ALBISTEAK

II. FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA 2017

Beasain Kirol ElkarteaBeasain Kirol Elkarteko Unai Zurutuza prestatzaile fisikoaren zuzendaritzarekin gazteei zuzendutako udako futbol teknifikazio kanpusa antolatu dugu.

Udako Futbol Teknifikazio Kanpusa 2005-2011 urteen artean jaio diren neska-mutilei zuzendua dago. Goiza bi zatitan bananduko dugu; lehenengo zatian jolasak antolatuko ditugu eta bigarrengo zatian futbolean arituko gara.

DATAK ETA ORDAINKETA
Udako II. Futbol teknifikazio kanpusa Ekainaren 26tik Uztailaren 21era iraungo du.

Bi txanda antolatu ditugu:

  • EKAINAK 26tik UZTAILAK 7ra
  • UZTAILAK 10tik UZTAILAK 21era

2005-2011 urteen artean jaio diren haurrentzat izango dira eta 140€ (bazkide eta futbol eskolakoak) eta 170€ (ez-bazkideak) txanda bat bakarrik hartuz gero ordaindu beharko da haur bakoitzeko.

Aldiz, bi txandetarako izena emanez gero, 220€ (bazkide eta futbol eskolakoak) eta 250€ (ez-bazkideak) ordaindu beharko da.

Ordutegia goizez 9:00tatik 13:00tara izango da, 8:30-13:30 haurrak ekar-hartu ditzakezue. Hamaiketako bertan banatuko da.

Izena emateko: Xerbera eta Igartza futbol zelaiko tabernatan

Informazio gehiago: Unai Zurutuza 636 151 715