BAZKIDEAK

Beasain Kirol Elkarteak, gaur egun, masa sozial handi samarra du, gehienbat Beasain eta inguruetatik eratortzen dena. Beste bazkide asko tokiko enpresei, komertzioei edo probintziatik at bizi diren beasaindarrei esker lortu ditugu. Horiek ere, urteko abonuaren bidez gure klubaren kirol-jarduna finantzatzen laguntzen dute.

Gaur egun hiru bazkide edo abonatu mota ditugu:

  • Bazkide Orokorra
  • Bazkide jubenila. Gehienezko adina 18 urte
  • Bazkide erretiratua

Bazkide-txartela puntu hauetan jaso daiteke:

  • Loinatz futbol-zelaiko txarteldegian (partida egunetan)
  • Bilbao Aseguruak bulegoan (Beasain)

 

A BAZKIDE OROKORRA
Liga eta kopako partida guztiak ikusi ahal izango dituzu, txarteldegian batere ordaindu beharrik gabe.
Urteko kuota 120 eurokoa da
Beherapen eta promozioak klubarekin adostutako tokiko komertzioetan

 

B BAZKIDE JUBENILA
Liga eta kopako partida guztiak ikusi ahal izango dituzu, txarteldegian batere ordaindu beharrik gabe.
Urteko kuota 75 eurokoa da

 

C BAZKIDE ERRETIRATUA
Liga eta kopako partida guztiak ikusi ahal izango dituzu, txarteldegian batere ordaindu beharrik gabe.
Urteko kuota 75 eurokoa da
Beherapen eta promozioak klubarekin adostutako tokiko komertzioetan