ALBISTEAK

BEFF Arrakastatsua

Beasain Kirol ElkarteaBeste urte betez arrakastatsua izan da Beasain Kirol Elkarteak antolatzen duen Beasaingo Futbol Festa. 580 haurrek parte hartu dute. Neska zein mutil. Guztira 140 taldek eman zuten izena eta atsedenik gabe ostiraletik igandera futbola eta harrobia festa batean uztartu dira herriaren bihotzean. Euriaren presentzia tarteka gertatu bazen ere, ez zuen eten festarako gogoa. Egitarau oparoa bete-betean burutu zen; hala nola, bi zelaietako partiduez gain, Txominen parrillako eusko labeldun produktuen dastatzea, Beasain KE-ko eta Goierri Gorri emakumezko talde guztien aurkezpena, Saskiaren zozketa, igandeko paella erraldoia eta nola ez Jesús Gomez-en erakustaldiak. Munduko freestyler txapeldunak hain kuttun duen Beasainen eman nahi izan dio amaiera bere karrerari. Eta ohore bat izan da beasaindarrontzat urte hauetan bere presentziaz gozatzeaz gain adiskide baten agurrean testigu izatea. Azken batean, oso emaitza positiboa utzi aurtengoak ere. Hurrengo urterarte agurtzea besterik ez da geratzen, hori beti bezala kolaboratzaile eta laguntzaile izan diren guztie eskerrak emanez bihotz-bihotzez Beasain Futbol Festa hau egiten lagundu dutelako.

 

Leave a Reply