DATUEN BABESA

Norberaren Datuak Babesteko arauak berresten dituen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Informazioren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat etorriz, Beasain Kirol Elkarteak jakinarazten dizu zuk borondatez emandako datu pertsonalak fitxategi automatiko batean barneratuko direla. Fitxategi hori Norberaren Datuen Agentzia Nazionalean erregistratuta dago eta Beasain Kirol Elkartea da hartako arduraduna.

Erabiltzaileak haietara sartu, haiek zuzendu, bertan behera utzi eta kentzeko eskubidea erabil dezake edozein unetan. Horretarako, posta-helbide honetara idatzi behar da: 153 posta-kutxa, 20200 Beasain (Gipuzkoa). Halaber, posta elektronikoz egin daiteke helbide honetara idatziz: info@beasainke.com

Datu horiek zure kontsultei erantzuteko erabiliko dira. Datu horiek ematean baimena ematen duzu, zalantzarik gabe, Beasain Kirol Elkarteak zure datu pertsonalak jaso eta hemen adierazitakoaren arabera erabil ditzan. Beasain Kirol Elkarteak konpromisoa hartzen du datuok hirugarrenei ez laga, saldu edo haiekin partekatzeko, aurretiaz zure baimen ziurtatua izan gabe.

Besteak beste, hauek hartuko dira datu pertsonaltzat: izena, abizenak, telefonoa eta helbide osoa, erabiltzailearen posta elektronikoarekin batera. Datu pertsonalak ez dira marketin zuzena egiteko erabiliko, baldin eta Beasain Kirol Elkarteak aurretiaz aukera horren berri eman eta zuk horretarako baimena eman ez baduzu. Beasain Kirol Elkarteak ekainaren 6ko 994/1999 Errege Dekretuz onartutako Segurtasun Neurrien Erregelamenduan eskatzen diren segurtasun-eskakizunak betetzen ditu