FUTBOL ESKOLA

Klubaren gaur eguneko egituraren barnean berezko futbol eskola bat dugu. Bertan kirolaren ateak zabaltzen dizkiegu 8 urtetik aurrerako neska-mutikoei.

Klubaren egungo egitura eta antolaketan, Futbol Eskola lehen urratsa da Beasain Kirol Elkartearen egitura tekniko eta kirol-egituraren barnean. Futbol Eskolaren bidez gure neska-mutikoak futbolaren munduan sar daitezke, betiere, errespetu, talde-lan eta erantzukizunarekin lotutako funtsezko balioak sustatu nahirik.

Adin goiztiar horretako helburu nagusi bat zera da, balio sendoak sustatzea eta teknifikazioa lortzea, alderdi horiek lehiakortasunetik at kokatuz. Helburu nagusia gazteek oinarri sendo bat lortzea da, gure jokalarien lehiakortasun eta kirol-prestakuntzaren ardatz izango dena.

Prestakuntza tekniko eta humanoa landuz oinarri sendo bat eratzen da, eta jokalariek oinarri sendo horren arabera garatu behar dute beren jarduna. Hori da, hain zuzen, Beasain Kirol Elkartean baitaratzen dugun futbol-eredua. Funtzio hori gauzatzeko adin goiztiarreko jokalarien prestakuntzan esperientzia zabala eta kirol-prestakuntza sakona duten teknikari eta prestatzaileak izan nahi ditugu.

FUTBOL ESKOLAREN HELBURUAK
  • Multzoka eta taldean lantzeko funtsezko kontzeptuak
  • Futbola ezagutuz: Koordinazioa eta oinarri teknikoak
  • Kiroltasuna: Erantzukizuna eta errespetua
LAN-SAIOEN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK

2017/2018 denboraldiaren lan-saioen egutegia fase hauetan banatzen da:

BENJAMINAK (2009-2008 / 8-9 URTE)

  • 1 FASEA: Urriak 4-tik Abenduak 20-ra
  • 2 FASEA: Urtarrilak 10-tik Ekainak 6-ra
  • Asteazkena 16:30h-tik 17:30h-ra
  • Asteazkena 17:30h-tik 18:30h-ra

Entrenamenduak Igartza futbol zelaian egingo dira.

ALEBINAK (2007 / 10 URTE)

  • 1 FASEA: Urriak 5-tik Abenduak 21-era
  • 2 FASEA: Urtarrialk 10-tik Ekainak 6-ra
  • Jueves de 17:00h a 18:00h

Entrenamenduak Loinaz futbol zelaian egingo dira.

 

  • Lan-saioak neska-mutikoen eskola-egutegia aintzat hartuz egituratzen dira.
  • Neska zein mutikoek eman dezakete izena eta ezinbestekoa da aurretiko matrikula egitea.

 

INFORMACIÓNIZEN-EMATEEN ETA MATRIKULEN INFORMAZIOA

Matrikula egiteko beharrezko baldintza: eskola kiroletan matrikulatuta egotea.

Kuota ekipamendua barne: Galtzerdiak, prakak, kamixeta eta jertsea.

Hauek izango dira aurtengo denboraldirako izen-emate eta matrikulazio-epeak:

  • Uztailak 27-tik Irailak 24 arte

Urteko izen-emate kuota 190 eurokoa da. Ordainketa banku-helbideratze bidez edo transferentzia bidez egin beharko da, klubak dituen kontu ofizial hauetako batean:

  • KUTXA: 2095-5030-831061477708
  • CAJA LABORAL: 3035-0017-14-0170067588

** Ikasturtearen kuota 95 euroko bi zatitan ordain daiteke, Irailean (Ordainketa bakarra edo lehen zatikako ordainketa)eta Otsailean (Bigarren zatikako ordainketa). Ordainketa egiteko helbideratzea hautatu duten ikasleen kasuan, beren banku-kontutik kenduko zaie zuzenean dagokion kopurua.