INSTALAZIOAK

LOINAZ FUTBOL ZELAIA

IGARTZA FUTBOL ZELAIA

LOINAZ FUTBOL ZELAIA:

Loinaz da klubaren futbol-zelai nagusia. 1958an eraiki zen eta Real Sociedad eta Athletic taldeek jokatu zuten partida (txuriurdinek irabazi zuten 3-2) batekin inauguratu zen. Loinaz Beasaingo kirol-zonaldearen erdian kokaturik dago.

2005ean kirol-instalazioen erabateko berregituraketa gauzatu zen, Beasaingo herriaren kirol-eskaintza areagotzeko xedez. Berregituraketa horretan zelaiaren alboan kokatzen zen kiroldegia handitzeko eta kanpoko igerileku berri bat eraikitzeko proiektua barneratzen zen. Berregituraketa gauzatzeko lanen ondorioz, futbol-zelaiaren ohiko orientazioa aldatu egin zen.

IGARTZA FUTBOL ZELAIA:

Igartza futbol-zelaia 2003an inauguratu zen. Zelai artifizial horri esker 250 gazte baino gehiagok goza dezakete bere kirol gustukoenean modu egituratuago batean jokatzen, izan ere, Loinaz futbol-zelaia txikia geratzen zen.

Gaur egun, Igartza gure oinarri-futbolaren ardatza da eta gure harrobiaren ametsen haztegia.