FUTBOL ESKOLA
Klubaren gaur egungo egituraren barnean berezko Futbol Eskola dugu. Bertan kirolaren ateak zabaltzen dizkiegu 8 urtetik aurrerako mutikoei.
Klubaren egungo egitura eta antolaketan, Futbol Eskola lehen urratsa da Beasain Kirol Elkartearen egitura tekniko eta kirol-egituraren barnean. Futbol Eskolaren bidez gure mutikoak futbolaren munduan sar daitezke, betiere, errespetu, talde-lan eta erantzukizunarekin lotutako funtsezko balioak sustatu nahirik.
Adin goiztiar horretako helburu nagusietako bat, balio sendoak sustatzea eta teknifikazioa lortzea da, alderdi horiek lehiakortasunetik at kokatuz. Helburu nagusia gazteek oinarri sendo bat lortzea da, gure jokalarien lehiakortasun eta kirol-prestakuntzaren ardatz izango dena.
Beasain K.E.-n uste dugu trebakuntza teknikoa eta giza prestakuntza landuz oinarri sendo bat eratzen dela, eta jokalariek oinarri sendo horren arabera garatu behar dutela beren jarduna. Funtzio hori gauzatzeko adin goiztiarreko jokalarien formakuntzan esperientzia zabala eta kirol-prestakuntza sakona duten teknikari eta prestatzaileak izan nahi ditugu.
FUTBOL ESKOLAREN HELBURUAK
- Multzoka eta taldean lantzeko funtsezko kontzeptuak
- Futbola ezagutuz: Koordinazioa eta oinarri teknikoak
- Kiroltasuna: Erantzukizuna eta errespetua
LAN-SAIOEN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK
2025/2026 denboraldiaren lan-saioen egutegia fase hauetan banatzen da:
BENJAMINAK (2017-2016 / 8-9 URTE)
- 1 fasea: Urriaren 1etik Abenduaren 17ra
- 2 fasea: Urtarrilaren 7tik Ekainaren 10ra
- Asteazkenetan 16:30etik 17:30era
- Asteazkenetan 17:30etik 18:30era
Entrenamenduak Igartza futbol zelaian egingo dira.
ALEBINAK (2015 / 10 URTE)
- 1 fasea: Irailaren 29tik abenduaren 15era
- 2 fasea: Urtarrilaren 7tik Ekainaren 10era
- Astelehenetn 18:00etik 19:30era
Entrenamenduak Loinatz futbol zelaian egingo dira.
- Lan-saioak mutikoen eskola egutegia aintzat hartuz egituratzen dira.
- Ezinbestekoa da aurretiko matrikula egitea.
IZEN-EMATEEN ETA MATRIKULEN INFORMAZIOA
Futbol Eskolako matrikulazioaren lehen urtean, honako ekipazio hau emango da: Galtzerdiak, prakak, kamiseta eta jertsea.
Hauek izango dira aurtengo denboraldirako izen-emate eta matrikulazio-epeak:
- Uztailaren 1etik Irailaren 20a arte
Urteko izen-emate kuota 220 eurokoa da. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da kontu hauetako batean:
- KUTXA: ES50-2095-5030-8310-6147-7708
- CAJA LABORAL: ES29-3035-0017-1401-7006-7588
** Ikasturtearen kuota 110 euroko bi zatitan ordain daiteke, Irailean (Ordainketa bakarra edo lehen zatikako ordainketa)eta Otsailean (Bigarren zatikako ordainketa).