Beasain Kirol Elkarteak bere masa sozialaren laguntza eskatu du
Egiturazko gastuek behartuta, urteko kuota kobratuko die bazkideei, eta gastu finkoaren zati proportzionala jokalariei. Osasun-krisiak zalantza eragin arren, talde guztien entrenamenduak hasi dira. Covid 19ak bete-betean eragiten jarraitzen du klubaren egunerokotasunean eta ohiko jardueren garapenean; bai kirol mailan, bai arlo ekonomikoan. Ahal den neurrian eta federazioaren eta osasun agintarien irizpideak jarraituz, Beasain KEak talde guztien entrenamenduekin eta Futbol Eskolarekin jarraitzen du. Hirugarren mailako taldearen etajubenil nazionalaren kasuan, euren ligetan lehiatzen eta euren partidak erregulartasunez jokatzen... Gehiago irakurri
0