BERRIAK

ETXETIK KANPO PUNTURIK LORTU EZINDA ORAINDIK

3. RFEF IV. multzoa: UD Aretxabaleta 2-1 Beasain (Ander Bengoetxea) Partida oso zaila izan zen Ibarran jokatutakoa UDAren aurka. Talde igo berria baina denboraldi hasiera bikainari esker multzoko liderra zen talde atxabaltarra. Laster aurreratu ziren etxekoak alboko erdiraketa batean, Belokiren golari esker. Hirugarren minutua zen. Beasainek asko estutu arren ez zen markagailua mugitu eta atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi ginen. Bigarren zatian Beasain berdinketaren bila zelairatu zen eta 59. minutuan lortu zuen, Ander Bengoetxearen bitartez....
Gehiago irakurri

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA

Joan den ostegun eguerdian Errege Kopako zozketa egin zen eta gure taldea Cartagenarekin parekatuta geratu zen. Urriaren 30ean 19:30ean Loinazen jokatuko da kanporaketa 3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-1 San Viator (Iriondo, Ander Bengoetxea, Beñat) Larunbatean, Loinazen, gure lehen taldeak San Viator taldearen bisita jaso zuen. Partida bagoilariak nagusi zirela hasi zen. Bisitarien ateraino erraz iristen ziren. 12. minutuan Eneko Lizasok ateratako kornerra bolea ikusgarriz sarera bidali zuen baloia Iriondok eta bat eta hutsekoa jarri...
Gehiago irakurri

PORROT GOGORRA

3. RFEF IV. multzoa: Portugalete 2-1 Beasain (Beñat) Hitzordua La Floridan zen igandean, 18: 00etan. Aurrez aurre, aurreko denboraldian Hirugarren Mailako 4. multzoko finala jokatu zuten bi taldeak. Lehen zatia oso itxia izan zen, espazio gutxi, ia aukerarik gabe. Garbiena bagoilarien aukera bikoitza izan zen, non Ibon Besaingo atezain ohiak, Ander Bengoetxearekin buruz burukoan, aldaratzea Julen Zubillagarentzat izan zen eta bere aukera Etxaniz atzelariak, hau ere bagoilari ohia, zapuztu zuen. Atsedenaldia baino lehen iritsi zen...
Gehiago irakurri

BI PUNTUK IHES EGIN ZUTEN

Hirugarren taldea Lehen Erregional Mailako txapelketan berdinketarekin estreinatu zen Tolosaren aurka 3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-3 Eibar C (Eneko Lizaso, Olasagasti -2-) Egutegiko laugarren jardunaldia eta Loinazera Eibarren hirugarren taldea iritsi zen. Aurrean gure lehen taldea, golak sartu eta irabazteko premiarekin. Golak sartu bai, baita hiru ere, baina ez zuen irabazi. Lehen zatian abagune ugari izan ziren bi ateetan. Armaginak laster aurreratu ziren markagailuan, bigarren minutuan Manex Agirrek aurretik jarri zituen kanpotarrak. Aukera asko...
Gehiago irakurri

HIRUGARREN JARDUNALDIA GARAIPENIK GABE

3. RFEF IV. multzoa: Touring 2-0 Beasain Egutegiaren hirugarren data eta garaipenaren zaporea ezagutu gabe jarraitzen dugu. Hitzorduak aproposa zirudien Fanderiako zelaian, Errenterian, non aurreko denboraldian bat eta bosteko garaipen erraza lortu zen. Partidaren nagusitasuna eta kontrola lehen zatian gurea izan zen aukera argiren batekin, batez ere Beñatek buruz egindako errematea Markel Pitaren erdiraketaren ondoren. Gola ziurra zirudien, baina atezainak sekulako eskua atera zuen. Etxekoek Ekiren jokaldi bikainarekin erantzun bazuten ez zen gutxiagorako izan Unai...
Gehiago irakurri

URRE OLINPIKODUN BERDINKETA

Golik gabeko partida, intentsitateak nagusi izan zen lehia batean. Partida hasi aurretik, omenaldi hunkigarria eskaini zitzaien Beasaingo harrobian trebatutako bi jokalari ospetsuri: Mikel Lasari eta Beñat Turrientesi. Biek ala biek, Realak gaztetan fitxatuak, joko olinpikoetan urrea lortzeagatik aintzatetsiak izan ziren eta ohorezko sakea egin zuten zaleen txalo bero eta merezia jasoz. Mikel Lasa, urrezko domina Bartzelonan 1992an, eta Beñat Turrientes, Parisen 2024an urrea irabazi berri duena. Une berezi honen ondoren, partida intentsitate handiarekin jokatu zen...
Gehiago irakurri

HASIERA PORROTAREKIN

Durangoko Kulturala 2 – 0 Beasain Tabiran, Durangon, ekin zion denboraldiari Beasaingo lehen talde taldeak emaitza kaskarrarekin, bi eta huts galduta. Gogoan aurreko denboraldian gertatutakoa, hiru eta huts galduta itzuli bait ginen orduan etxera. Taldeak aurre denboraldi ona osatu du eta zailtasunaz jabetuta, partida honetarako prest zegoen. Aurrez aurre, Beasaingo jokalari txuri-urdin ohien presentzia eta protagonismoa duen taldea. Gordobil entrenatzaileaz gain, Ituarte, Cristian, De la Parra eta Gelben titularrak izan ziren igandean. Partidaren nondik norako...
Gehiago irakurri

2024-2025 DENBORALDIKO KUOTA KOBRATZEA

Irailaren 1etik aurrera klubak denboraldi berriari dagokion kuota kobratzeari ekingo dio Datorren igandean, irailak 1, Beasain KE-ko bazkide kuotaren ordainketa helbideratuta duten bazkideei 2024-25 denboraldiko zenbatekoa kobratuko zaie. Helbideratuta ez dutenek lehen taldeak Loinat udal futbol zelaian jokatuko duen lehen partidutik aurrera bertako lehiatillan ordaintzeko aukera izango dute. Irailaren 14-15eko asteburuan, Beasain KEk 3. RFEFean, denboraldiko lehen partida jokatuko du Loinazen.

MARTXAN DA 24-25A

Bero itogarriarekin ekin zion gure lehen taldeak denboraldiaurreari, astelehenean, hilaren 29an, 19: 15ean, Mikel Arruabarrena tolosarraren eta Luis Clementeren bere bigarrenaren gidaritzapean. 21 jokalariko taldea goitik behera berritu eta gaztetu da. Hamar baja eta bederatzi fitxaketa izan dira. Aurreko denboralditik jarraitzen dute: Martin Artetxe, Aitor Morcillo, Aritz Eguren, Asier Sansinenea, Alex Iriondo, Julen Zubillaga, Iker Salamanca, Julen Etxeberria, Iban Claver, Markel Pita, Borja Lopez de Aguileta eta Beñat Eizagirre. Bajak: Iraitz Gelbentzu, Iban Balerdi, Julen...
Gehiago irakurri

EZIN IZAN DA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, itzulikoa: Beasain 1-2 Portugalete Igoerako 2. kanporaketako itzulerako partida, larunbatean Loinazen 19:00etan. Zale portugaletetarren lau autobus eta auto partikular asko iritsi ziren. Zelaia lepo, eta Loinazen ehundaka zale jarrillero bildu ziren. Giroa ikusgarria izan zen. Lehiak espero zenari erantzun zion. Partida itxia, bizia, ia dramatikoa esango nuke. Lehen zati ona, futbola eta aukeraz betea. Atsedenaldira iritsi aurretik Ximonek aukera ezin garbiagoa izan zuen; Pitaren jaurtiketa Ibonek urrundu...
Gehiago irakurri

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

BEASAIN K.E. Klubaren Estatutuen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei dei egiten zaie 2024ko ekainaren 21ean, ostirala, Loinatz Futbol Zelaiko bileran gelan (Beasain) egingo den OHIKO BATZAR NAGUSIRA. Bilera 19:00etan izango da lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Hona hemen gai-zerrenda: Bazkide jaun-andreek Klubaren bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak. Beasainen, 2024ko ekainaren 3an

LOINAZEN ERABAKIKO DA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, joanekoa: Portugalete 0-0 Beasain Joan den larunbat arratsaldean La Floridan jokatutako joaneko partida. Zale bagoilariak Portugaletera hurbildu ziren gure lehen taldea babestu eta animatzeko 2 RFEFra igotzeko helburuan. Lehen zatia oso lehiatua izan zen, jokoaren kontrola eta zelaiko nagusitasuna Porturena izan zen. Intentsitate handiko lehen 45 minutuak, joko gutxi eta bigarren jokaldi asko. Gureak oso ondo kokatuak zelaian, Porturi ia ezer utzi gabe. Bai Martin Artetxek atepean...
Gehiago irakurri

EMAITZA GAINDITU ETA HURRENGO KANPORAKETARA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 1go kanporaketa, itzulikoa: Beasain 2-0 Deusto (Eizagirre, Gaubeka pp) Arratsalde beroa eta harmailak bete beteak, gogortasun eta zailtasun handiko partida. Denboraldi honetan Deusturen aurka jokatutako hiru partidak porrotean amaitu ziren eta Etxezuriko joaneko 1 eta 0ekoa irauli beharra zegoen. Lehen zatian bagoilariak nagusi izan arren ez zuten aurkariaren ate aurrean asmatu. Atsedenaldian huts eta huts. Bigarren zatiaren hasieran, Ivan Claverren jokaldi bikaina eta Beñaten burukada itzela markagailuan bat eta...
Gehiago irakurri

JOANEKOAN PORROTA ETXEZURIN

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 1go kanporaketa, joanekoa: Deusto 1-0 Beasain 2. RFEFra igotzea helburu duen lehen kanporaketan, luzapenean sartutako gol batek Loinazen gora egitera behartzen gaitu. Jokoaren kontrola eta aukerak bagoilarienak izan ziren, baina ez zen asmatu eta duela astebete ligako azken partidan lortutako emaitza errepikatu zen. Egoera eta partida ordea, ezberdinak izan ziren. Beasainek ez zuen zirkinik ere utzi, eta Deusto aurrerapausoa ematen saiatu zenean, bagoilarien aukerarik onenak iritsi ziren Borjaren hanketatik....
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.