DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA
Joan den ostegun eguerdian Errege Kopako zozketa egin zen eta gure taldea Cartagenarekin parekatuta geratu zen. Urriaren 30ean 19:30ean Loinazen jokatuko da kanporaketa
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-1 San Viator (Iriondo, Ander Bengoetxea, Beñat)
Larunbatean, Loinazen, gure lehen taldeak San Viator taldearen bisita jaso zuen. Partida bagoilariak nagusi zirela hasi zen. Bisitarien ateraino erraz iristen ziren. 12. minutuan Eneko Lizasok ateratako kornerra bolea ikusgarriz sarera bidali zuen baloia Iriondok eta bat eta hutsekoa jarri zuen markagailuan.
Golak ez zuen partiduaren itxura aldatu. Beasain nagusi zen eta abaguneak sortzen jarraitzen zuen. Baina handik ordu erdira, Alain Sarmiento erdiko atzelariak 40 metrotik egindako jaurtiketa batek parabola bat hartu eta Martinek defendatutako atearen eskuadratik sartu zen. Beasainek estutzen jarraitu zuen arren, bat eta bat joan ginen atsedenaldira, eta emaitza horrek ez zuen inolaz ere Loinazko zelaian ikusitakoa isladatzen.
Bigarren zatian taldea erasokor zelairatu zen eta lehen lau minutuetan hiru aukera argi izan zituen, baina ez zuen golik sartu. 51. minutuan, Ander Bengoetxeak atezain bisitariaren hutsa aprobetxatu zuen bere lehen gola sartzeko elastiko txuri-urdinarekin. Berehala futbol zaparrada eta abaguneak. 56. minutuan, Beñatek hiru eta batekoa egin zuen, partida ia ixten zuena, zelaian ikusten zen aldea ikusita.
65. minutura arte Beasainek ezerezean geratu ziren aukerak sortzen jarraitu zuen, baina hortik aurrera intentsitatea asko jaitsi zen eta partida moteldu egin zen epaileak amaiera adierazi zuen arte.
Lehen garaipena eta hiru puntu garrantzitsu sailkapeneko beheko postuetatik irteteko, baina markagailuko aldea askoz handiagoa izan behar zuen sentsazioarekin. Desio gehiago falta eta minutu batzuk soberan izan ziren.
Bestalde, joan den ostegunean Errege Kopako lehen jardunaldiko kanporaketen zozketa egin zen. Aurreko denboraldian lortutako bigarren postuari esker, Beasain bonboan zegoen. Cartagena izango da urriaren 30ean 19:30ean Loinaz bisitatuko duen aurkaria.
Bigarren taldearen garaipena Zumarragan
Ohorezko Erregional Maila: Urola 1-2 Beasain (Monre, Roi)
Taldeak bazekien Argixaoko partida garrantzitsua zela. Lehen zatia orekatua izan zen, zentzugabeko jokaldi sinestezin batean, aurkako zelaian egindako falta batetik baloiak gure atean bukatu zuen arte. Gure atean sartutako gol bat, azaltzeko modurik ez dagoena.
Taldeak azkar erreakzionatu zuen, baloi luzea eta Iratzek Monreri pasa zion berdinketarako. Bigarren zatia garaipena emango zigun gola sartzeko saiakera etengabea izan zen. Aukerak bata bestearen atzetik, baina susto handi baten ondoren, etxekoen erremate bikain batek gure ateko zutoinean jo zuen, eta ia jarraian iritsi zen garaipenaren gola; hainbat errebote eta Roik sareetara bidali zuen.
Hortik aurrera, ofizioz egindako lan ona, partida ixteko abaguneren bat, eta amaierarako sustoren bat besterik ez.
Beste emaitzak
Lehen Erregional Maila:
Beasain 5-2 Lazkao (Josu -2-, Mikel, Xiker, Julen Liza)
Jubenilen Euskal Liga:
Añorga 4-0 Beasain
Jubenilen Ohorezko Maila:
Beasain 1-0 Trintxerpe (Ibai Aranalde)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Vasconia 1-4 Beasain (Garro -2-, Alex -2-)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 1-2 Zestoa A (Martin)
Infantil Handi:
Tolosa 5-2 Beasain (Egoi, Markel Lizarralde)
Infantil Txiki:
Beasain 1-1 Segura (Mattin)
Infantil1ª:
Ikasberri 0-(+) 5 Beasain