ETXETIK KANPO PUNTURIK LORTU EZINDA ORAINDIK
3. RFEF IV. multzoa: UD Aretxabaleta 2-1 Beasain (Ander Bengoetxea)
Partida oso zaila izan zen Ibarran jokatutakoa UDAren aurka. Talde igo berria baina denboraldi hasiera bikainari esker multzoko liderra zen talde atxabaltarra.
Laster aurreratu ziren etxekoak alboko erdiraketa batean, Belokiren golari esker. Hirugarren minutua zen. Beasainek asko estutu arren ez zen markagailua mugitu eta atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi ginen.
Bigarren zatian Beasain berdinketaren bila zelairatu zen eta 59. minutuan lortu zuen, Ander Bengoetxearen bitartez. Hortik aurrera, bigarren golaren bila jarraitu zuten, baina ez zuten asmatu.
Neurketaren azken txanpan, etxekoek gogor estutu zuten, eta beste behin, azken minutuetan, 87.ean, gaizki defendatutako kornerra eta Urbiren gola buruz. Beste kolpe gogor bat eta beste porrot bat, lauarrena hiru desplazamendutan eta etxetik kanpo oraindik punturik batu ezinda.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain 2 – 1 Zumaiako (Eneko Arrese -2-)
Lehen Erregional Maila:
Urola B 1 – 2 Beasain B (Josu, Xiker)
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 5 – 1 Ariznabarra (Ugaitz Collazos, Beñat Irastorza, Xabat Larranaga, Aimar Olazabal, Unai Ramirez)
Jubenilen Ohorezko Maila:
Mondragon 3 – 1 Beasain (Manex Larrea)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 1 – 2 Oiartzun (Adur Arizkuren)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Urola 1 – 0 Beasain
Infantil Txiki:
Tolosa 2 – 2 Beasain (Mattin -2-)
Infantil 1ª:
Beasain 3 – (+) 5 Idiazabal (Einar -2-, Ion Padilla)
Errendimenduko alebina:
Urola +5 – 3 Beasain (Jon, Iker, Jakes)
Partehartze alebina:
Beasain +5 – 1 Lazkao A