FUTBOL ESKOLA
Klubaren gaur egungo egituraren barnean berezko Futbol Eskola dugu. Bertan kirolaren ateak zabaltzen dizkiegu 8 urtetik aurrerako mutikoei.
Klubaren egungo egitura eta antolaketan, Futbol Eskola lehen urratsa da Beasain Kirol Elkartearen egitura tekniko eta kirol-egituraren barnean. Futbol Eskolaren bidez gure mutikoak futbolaren munduan sar daitezke, betiere, errespetu, talde-lan eta erantzukizunarekin lotutako funtsezko balioak sustatu nahirik.
Adin goiztiar horretako helburu nagusietako bat, balio sendoak sustatzea eta teknifikazioa lortzea da, alderdi horiek lehiakortasunetik at kokatuz. Helburu nagusia gazteek oinarri sendo bat lortzea da, gure jokalarien lehiakortasun eta kirol-prestakuntzaren ardatz izango dena.
Beasain K.E.-n uste dugu trebakuntza teknikoa eta giza prestakuntza landuz oinarri sendo bat eratzen dela, eta jokalariek oinarri sendo horren arabera garatu behar dutela beren jarduna. Funtzio hori gauzatzeko adin goiztiarreko jokalarien formakuntzan esperientzia zabala eta kirol-prestakuntza sakona duten teknikari eta prestatzaileak izan nahi ditugu.
FUTBOL ESKOLAREN HELBURUAK
- Multzoka eta taldean lantzeko funtsezko kontzeptuak
- Futbola ezagutuz: Koordinazioa eta oinarri teknikoak
- Kiroltasuna: Erantzukizuna eta errespetua
LAN-SAIOEN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK
2023/2024 denboraldiaren lan-saioen egutegia fase hauetan banatzen da:
BENJAMINAK (2015-2014 / 8-9 URTE)
- 1 fasea: urriaren 4etik abenduaren 20era
- 2 fasea: urtarrilaren 10tik ekainaren 5ra
- Asteazkenetan 16:45etik 17:45era
- Asteazkenetan 17:45etik 18:45era
Entrenamenduak Igartza futbol zelaian egingo dira.
ALEBINAK (2013 / 10 URTE)
- 1 fasea: urriaren 4tik abenduaren 20era
- 2 fasea: urtarrilaren 10tik ekainaren 5ra
- Asteazkenetan 18:45etik 19:45era
Entrenamenduak Igartza futbol zelaian egingo dira.
- Lan-saioak mutikoen eskola egutegia aintzat hartuz egituratzen dira.
- Ezinbestekoa da aurretiko matrikula egitea.
IZEN-EMATEEN ETA MATRIKULEN INFORMAZIOA
Matrikula egiteko beharrezko baldintza: eskola kirolean matrikulatuta egotea.
Futbol Eskolako matrikulazioaren lehen urtean, honako ekipazio hau emango da: Galtzerdiak, prakak, kamiseta eta jertsea.
Hauek izango dira aurtengo denboraldirako izen-emate eta matrikulazio-epeak:
- Irailaren 1etik 30a arte
Urteko izen-emate kuota 200 eurokoa da. Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da kontu hauetako batean:
- KUTXA: ES50-2095-5030-8310-6147-7708
- CAJA LABORAL: ES29-3035-0017-1401-7006-7588
** Ikasturtearen kuota 100 euroko bi zatitan ordain daiteke, Irailean (Ordainketa bakarra edo lehen zatikako ordainketa)eta Otsailean (Bigarren zatikako ordainketa).