ALBISTEAK

PORROT GOGORRA

3. RFEF IV. multzoa: Portugalete 2-1 Beasain (Beñat)

Hitzordua La Floridan zen igandean, 18: 00etan. Aurrez aurre, aurreko denboraldian Hirugarren Mailako 4. multzoko finala jokatu zuten bi taldeak.

Lehen zatia oso itxia izan zen, espazio gutxi, ia aukerarik gabe. Garbiena bagoilarien aukera bikoitza izan zen, non Ibon Besaingo atezain ohiak, Ander Bengoetxearekin buruz burukoan, aldaratzea Julen Zubillagarentzat izan zen eta bere aukera Etxaniz atzelariak, hau ere bagoilari ohia, zapuztu zuen. Atsedenaldia baino lehen iritsi zen partida erabaki zuen jokaldia, Martin atezainari txartel gorria, oso zorrotza.

Bigarren zati osoa bat gutxiagorekin, hasierako aukerarik onena Ander Bengoetxearena izan zen berriro, baina Ibonek geldiketa bikaina egin zuen, segurua zirudien gola eragotziz.

64.ean Cortezonen erdiraketa Okolok sarera bidali eta bat eta hutsekoa igo zen markagailura. Gure taldea saiatuz jarraitu zuen eta 84. minutuan Beñaten gol bikaina iritsi zen berdinketarako.

Baina meritu handiko puntua erdietsiko genuela zirudienean, egoera txarrean, Arzuagak luzapenean sartutako zorioneko golak bi eta batekoa jarri zuen markagailuan. Porrot gogorra, baina burua altxatu eta jarraitu egin behar da.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 0 – 1 Bergara

Lehen Erregional Maila:

Euskalduna 1 – 4 Beasain (Liza -2-, Harriet, Miguel)

Jubenilen Euskal Liga:

Beasain 0 – 1 Laudio 

Jubenilen Ohorezko Maila:

Lagun Onak 4 – 0 Beasain

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 2 – 0 Martutene (Arri barriocanal, Adur Arizkuren)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Lagun Onak 1 – 0 Beasain

Infantil Handi:

Beasain 2 – 0 Danena (Ekain, Egoi)

Infantil Txiki:

Idiazabal 0 – 5 Beasain (Beñat, Oihan, Ibiur, Iker, Manex)

Infantil 1ª:

Beasain 6 – 3 Billabona (Victor, Ion Padilla -3-, Adur Tximeno, Hodei)