GOL FESTA SAILKAPENEAN GORA EGITEN JARRAITZEKO
3.RFEF IV. multzoa: Derio 1-4 Beasain (Eguren, Borja, Olasa, Zubillaga)
![](https://beasainke.com/wp-content/uploads/2024/12/bke3-1024x540.png)
Ostiral gaua oparoa Derion. Ibaiondo zelai zaila da, baina oraingoan gauzak ondo hasi eta hobeto amaitu ziren. Hasierako bagoilarien nagusitasunak, aldeko
penaltia ekarri zuen, baina etxekoen atezainak jaurtiketa geratu zion Bengoetxeari. Hurrengo minutuan, egindako presio handiak, Zubik baloia lapurtu eta Bengoetxearen beste aukera oso argia ekarri zuen. Ez zuen asmatu
ordea eta baloia kanpora joan zen. Beste behin hainbeste barkatzen ari ginela eta, bazirudien atsedenaldira hasierako berdinketarekin iritsiko ginela, baina ez zen horrela izan. 43. minutuan, Zubik jaurtitako kornerra eta denboraldiko
lehen gola Aritz Eguren kapitain bagoilariarentzat. Etxeko taldea kolpea barneratzen saiatu zen baina bi minutu geroago Borjak huts eta bikoa jarri zuen.
Aldageletatik itzuli ondoren, 50. minutuan, etxekoek aldea murriztu zuten Alvaro Fernandezek area ertzetik lortutako golarekin. Hiru minutu baino ez ziren igaro eta Zubillagaren falta erdiraketa baten ondoren Olasak partida bideratu
zuen hirugarrena sartu zuenean eta 75.ean Julen Zubillagak markagailua eta partida laugarren golarekin itxi zituen. Joko gutxiko partida izan zen, bigarren jokaldi askorekin eta baloi geldikako jokaldiak garrantzitsuak izan ziren. Lau gol eta hiru puntu baliotsu sailkapenean gora egiten jarraitzeko.
![](https://beasainke.com/wp-content/uploads/2024/12/bke2.png)
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila: Beasain B 1 – 1 Oiartzun (Monre)
Jubenilen Euskal Liga: Beasain 3-1 Romo (Ugaitz Collazos, Xanet Alonso, Unax Garmendia)
Jubenilen Ohorezko Maila: Beasain B 2 – 1 Mondragón (Zabaleta, Manex)
Kadeteen Ohorezko Maila: Oiartzun 2 – 2 Beasain (Paul, Barrio)
Kadeteen Gorengoen Maila: Beasain B 0– 2 Aloña Mendi
Infantil Handi kopa: Lazkao 0 – 0 Beasain
Infantil lehen maila: Beasain +5 – 2 Billabona
OHARRA: Iganderako iragarrita zeuden benjamin eta alebinen partidak bertan behera
geratu ziren eguraldiaren alertagatik.