GOIKO POSTUETARA GERTURATZEKO BESTE URRATS BAT
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Alaves C (Ander Bengoetxea)
Lehen taldeak konfiantza ematen duten garaipenak batzen jarraitzen du, sailkapenean gora egin eta ohorezko postuetan kokatzeko. Bolada horri negu giroko arratsalde hotz eta euritsuan Loinazen Alaves C taldearen aurka lortutakoa gehitu behar zaio.
Lehen zatia intentsitate handiko, erritmo biziko eta abagune ugarikoa izan zen, atezainek aurrelariek baino gehiago asmatu zuten eta atsedenaldira huts eta hutsekoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatia antzeko bidetik hasi zen. Beasainek futbola eta aukerak sortu zituen, baina Alavesek ere abagune oso garbia izan zuen; Martinek ondo itxi zion bidea Daniel Lyubomirov aurrelariarekin izan zuen buruz burukoa eta bere errematea kanpora joan zen.
Etxekoen misterrak aulkia mugitu eta honek emaitza ona ekarri zuen. Julen Zubillagak alboko falta jarri zuen jokoan eta zelaian minutu gutxi zermatzan Ander Bengoetxeak buruz bat eta hutsekoa lortu zuen.
Markagailua alde zuela, etxeko taldeak kontrolpean izan zuen partida eta bigarren gola lortzeko aukera gertuago zegoela zirudien. Are gehiago bi txartel hori ikusi ostean Hernandez kanporatua izan zenean. Baina gero Salamancak bigarren txartel horia ikusi zuenez, azken minutuak hamar jokalariekin jokatu zuten bi taldeek partida. Beasainek ez zituen bere aukerak aprobetxatu partida ixteko eta amaierara gol bakarreko aldearekin iritsi ginen.
Emaitza ona, garaipena eta hiru puntu gehiago poltsikoan. Ondorioz, azken sei partidetan bost garaipen lortu izanak taldeak sailkapenean gora egiten jarraitzeko aukera ematen du.
Datorren ostiralean, 20:00etan, Garmendipe bisitatzeko ordua da, bertan Lagun Onak zain izango dugu.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Elgoibar 0 – 2 Beasain (Monre, Nabil)
Lehen Erregional Maila:
Beasain 1 – 0 Urola B (Montoya)
Jubenilen Euskal Liga:
Lakua Arriaga 1 – 2 Beasain 3 (Miteku, Jakaen)
Jubenilen Ohorezko Maila:
Elgoibar 3 – 1 Beasain B (Mediavilla)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 0 – 0 Hernani
Kadeteen Gorengoen Maila:
Soraluze 4 – 1 Beasain B (Unax Gomez)
Infantil Handi kopa:
Beasain +5 – 0 Amaikak Bat
Infantil Txiki:
Beasain 2 – 0 Arrupe Chaminade (Mattin -2-)
Infantil lehen maila:
Intxurre 0 – 5 Beasain (Adur Tximeno -4-, Amin)