GEHIAGO IZAN ARREN AMAIERAN BERDINDU ZUEN BEASAINEK
3. RFEF IV. multzoa: Lagun Onak 1-1 Beasain (Ander Bengoetxea)
Garmendipeko derbia ez da inoiz erraza izan, baina taldea joko ona eginez eta emaitza onak lortzeko bidea eginez iritsi zen Azpeitian, ezohiko egun eta orduan jokatu zen partidara.
Deskontuan puntu bat berreskuratzen baduzu pozik egoteko modukoa dela pentsa genezake, baina ez zen hori horrela izan. Taldea aurkaria baino gehiago izan zen berriro, eta puntu bat irabazi baino gehiago, bi galdu zituen.
Lehen zatian nagusi izan zen, abagune argiekin. Lehenengoa ordu laurdenera. Pitaren jokaldia eta Bengoetxearen errematea gola izango zela zirudienean atezainaren geldiketa harrigarria. Bost minutu geroago Sansik langara jaurti zuen. Beste aukera argi bat Beñaten jokaldi pertsonal bikainean, ezker hegaletik, berriz ere atezainak oinarekin ia mirariz atera zuena. Huts eta huts atsedenaldian.
Bigarren zatian bagoilarien nagusitasuna are argiagoa izan zen lehen 15 minutuetan. Abagune oso argien segida izan zen, agian argiena, Pitaren jokaldi bikaina, atezainak salbatu zuena eta langan jo ondoren Bengoetxeak ez zuena atean sartzea asmatu. Etxeberriaren beste jokaldi pertsonal bikain bat jaurtiketa bikainarekin eta berriro atezainak atera zuen aparteko geldiketarekin.
Hirurogeita hamabigarren minutuan, kontraeraso batean, etxekoek partida osoan izan zuten jokaldi arriskutsu bakarrean, Unax Odriozolaren bakarkako jokaldi bikainean sartu zuen gola Lagunentzat.
Hortik bukaerara, Beasain oldartuta zegoela, abaguneak bata bestearen atzetik eta 87. minutuan polemika sortu zen; defentsa batek egindako penalti argia ez zuen epaileak adierazi.
91. minutuan Ander Bengoetxeak area barruan asmatu zuen defentsa baten aldaratze baten ondoren eta baloia sareratu zuen banakoa lortzeko. Luzapenean ere, Borjak ez zuen asmatu, eta azken jokaldian, errematatzailerik aurkitu ez zuen alboko falta bat ere egon zen.
Lehen itzulia 2025ean itxiko dugu Loinazen, Urdulizen bisitarekin.
Eguberri on eta urte berrirako desiorik onenak bagoilari familia osoarentzat.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain 3-1 Real Union (Seara, Nabil -2-)
Lehen Erregional Maila:
Bergara B 0-3Beasain (Unai -2-, Miguel)
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 1 – 1 Loiola Indautxu (Miteku Jaka)
Jubenilen Ohorezko Maila:
Beasain B 2-3 Euskalduna (Zabaleta, Manex)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Ostadar 0-0 Beasain
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 2-1 Mutriku (Endika Martin -2-)
Infantil Handi kopa:
Zarautz 0-1 Beasain (Unax)
Infantil Txiki:
Mondragon 1-5 Beasain (Oihan, Haitz, Manex, Unax -2-)