ALBISTEAK

GARAIPEN EROSOA LEHEN ITZULIA BUKATZEKO

Beasain 4-1 Urduliz. Pitaren errematea lehen golean

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 4-1 Urduliz (Markel Pita -2-, Beñat, Gaztañaga)

Gabonetako etenaldiaren ondoren, liga Loinazera itzuli zen Urdulizen aurkako norgehiagokarekin txapelketako lehen itzulia isteko.

Lehen zatia ona izan zen, bi eta hutsekoarekin markagailuan. 28. minutuan Etxeberen erdiraketa Pitak sareetara bidali zuen eta 36garrenean, Pitaren jaurtiketa atezainak urrundu ondoren eta Beñatek bigarrena lortu zuen.

Bigarren zatian, 54. minutuan, bagoilarien kontraeraso batean, Pitak hiru eta hutsekoa jarri zuen eta bederatzi minutu geroago, area ertzetik Gaztañagak boleaz laugarren gola erdietsi zuen.

75. minutuan, defentsen eta atezainaren arteko gaizki ulertu batek bisitarien gola ekarri zuen Ander Sorabillaren bitartez.

Lehen itzulia 27 punturekin amaituta. Txapelketa modu kaskarrean hasi ondoren, aurrera egin ahala, taldea hazten joan da eta lehen itzulia sentsazio onekin amaitu du sailkapeneko seigarren postuan.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Mutriku 0 – 0 Beasain

Lehen Erregional Maila:

Beasain 2 – 1 Intxurre (Miguel, Hector)

Jubenilen Euskal Liga:

Leioa B 4 – 0 Beasain

Kadeteen Ohorezko Maila (lagunartekoa):

Beasain 3 – 2 Eibar (Ander Agirre -2-, Urtzi)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Real Sociedad C 5 – 0 Beasain

Infantil Txiki:

Beasain 2 – 0 UDA (Gaizka, UDA -pp-)

1º mailako infantila:

Beasain 4–3 UDA (Asier, Hodei, Victor, Einar)

Errendimenduko alebina:

Beasain  5-1 Idiazabal (Iker -2-, Aner, Diego, Unax)

Partehartze alebina:

Segura 4 – +5 Beasain