BI PUNTU IHESEAN LEHIA GOGOR BATEAN

Neguko merkatuan Realak Beasaineri utzita iritsi den Markel Peral jokalariak egin zuen debuta
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-1 Durangoko Kulturala (Bengoetxea -p-)
Igande eguerdian hasi zen, Loinatzen, txapelkeako bigarren itzulia. Zale kopuru ona harmailetan eta eguraldi eguzkitsua, baina hotza. Gure lehen taldeak Durangoko Kulturala hartu zuen etxean, eta hasierako hamaikakoan lau bagoilari ohi Durangoko taldean: Gelben atezaina, Ituarte eta Cristian zelai erdian eta Delapa puntan.
Partidak bi zati erabat desberdin izan zituen. Lehenengoan nagusitasuna eta abaguneak kanpotarrenak izan ziren gogor jokatu zen partidan. Zenbait unetan gogorregia eta arbitroak ez zuen inoiz neurketaren kontrolik izan. Etxeko zaleak bere onetik atera zituten erabaki ulertezinekin.
Adierazi gabeko falta argiko jokaldi batean, beste bat gehiago, bisitariak aurreratu ziren markagailuan. Jokaldi horretan, gainera, Eguren kapitain bagoilaria belaunean lesionatu zen. Hasiera batean itxuraz larria zirudien, baina espero dugu egin beharreko proben ondoren usterik okerrenak ez direla beteko etxeko jokalari kementsuaren mesedetan.
Golaren ostean, Beñaten jokaldi bikain batekin erantzun zuten bagoilariek, eta Anderrek, jokaldi horretan Beñati egindako penalti argia sartu zuen berdinketarako. Ekintza horretan, epaileak ez zion bigarrena izango zen txartel horirik falta-egileari, eta ondorioz kanporatua izatea suposa lezakeena.
Bigarren zatian aurreko itxura guztia aldatu zen. Etxeko taldea izan zen jaun eta jabe, aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren, baina beste behin, asmatzea falta izan zen eta Beasaini bi puntuk ihes egin zioten, epailearen lan kaskarrak baldintzatutako partida batean.
Atsedenaldiaren ondoren, neguko merkatuan Realak Beasaineri utzita iritsi den Markel Peral jokalariak kamiseta txuri-urdinarekin egin zuen debuta.
Hurrengo jardunaldian, beti zaila suertaten den Etxezuri bisitatuko du Beasainek, laugarren sailkatua den Deusturen egoitza, Pasaian bat eta bi irabaztetik datorrena.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 2 – 3 Mondragon (Gerardo -p-, Alus)
Lehen Erregional Maila:
Usurbil 0 – 2 Beasain C (Miguel -2-)

Jubenilen Euskal Liga:
Arrupe-Chaminade 1 – 3 Beasain (Xabat Larrañaga, Beñat Irastortza, Miteku Jaka)
Ohorezko Jubenil maila:
Touring 3 – 2 Beasain B (Nico, Zabaleta)
Kadeteen Ohorezko Maila (lagunartekoa):
Beasain 2 – 1 Tolosa B (Ander -2-)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 1 – 2 Antigua Luberri (Martin)
Infantil Handi copa:
Beasain 3 – 4 UDA (Eki M., Inhar, Egoi)
Infantil Txiki:
Martutene 0 – 1 Beasain (Martu -pp-)
1º mailako infantila:
Danena 2 – 3 Beasain (Victor, Einar -2-)
Errendimenduko alebina:
Segura 2 – 4 Beasain (Iker -2-, Xiker, Jon)