ALBISTEAK

PUNTU ONA ETXEZURIN

Deustu 0-0 Beasain

3. RFEF IV. multzoa: Deustu 0-0 Beasain

Irteera oso zaila, bigarren itzuliko bigarren jardunaldian. Alde batetik, Etxezuri, zelai oso konplikatua, zelai oso zaharkituarekin. Uda honetan aldatzea da asmoa. Bestetik, aurkariaren potentziala, lehen itzulian arazo ugari izan ondoren, lesioak, zigorrak, hala ere, play off-erako sailkapen tokian daude.

Etxezurin partidak oso itxiak izaten dira beti, non ez den posible izaten jokoa eraikitzea, baloia batetik bestera mugitzea, konbinatzea, ikutzea, gol gutxiko partidak izaten dira, bigarren jokaldi ugarikoak eta aukera gutxikoak.

Eta hala izan zen. Lehen zatia oso orekatua izan zen, Beasainek aukera gehiago izan zituen, baina ez zuen asmatu eta aurkariaren atezainaren lan oak hutsean utzi zuen markagailua atsedenaldian.

Bigarren zatian, tomateroek partidaren kontrola hartu zuten, batez ere lehen 25 minutuetan, eta bi abagune argi izan zituzten. Lehenengoak langan jo zuen eta bigarrenak zutoinean. Azken minutuetan, partida orekatu egin zen eta puntu banaketarekin amaitu zen lehia. Etxezurin puntu bat etekin ona da.

Datorren asteburuan Touringek bisitatuko du Loinaz.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain B 1 – 0 Hernani (Monre)

Jubenilen Euskal Liga:

Beasain 3 – 2 Deusto (Unax Garmendia -2-, Beñat Irastortza)

Ohorezko Jubenil maila:

Beasain 4 – 2 San Marcial (Ibai Aranalde -2-, Nico, Eneko)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Danena 3 – 3 Beasain (Paul, Ander Agirre, Xanet)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Ilintxa 2 – 1 Beasain (Martin)

Infantil Handi copa:

Aloña Mendi 2 – 3 Beasain (Markel L., Egoi, Eki M.)

Infantil Txiki:

Beasain 0 – 1 Amaikak Bat

1º mailako infantila:

Beasain 4 – 3 Urola (Ekain, Ion, Yahia, Asier)

Errendimenduko alebina:

Ordizia 2 – 3 Beasain (M.Villaro, Jakes, Iker)

Errendimenduko alebina fasea Ordizia 2-3 Beasain

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.