PLAY OFF POSTUETATIK HURBILAGO

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Touring (Olasa, Lazkano)
Sarrera ona beste arratsalde hotz batean, meteorologiari dagokionez, Loinazen, gure historian zehar klasiko bat ikusteko, hala izan baitira Beasain – Touring partidak. Partidaren hasieran minutu bateko isilunea egin zen Juantxo Ayestaran zuzendaritzako kide ohiaren oroimenez.
Unai Agirre fitxatu berriak egin zuen debuta atean. Taldea futbol onarekin hasi zen eta aurkariaren areara iristen zen, baina beste behin ere asmatu ezinik harik eta 14. minutuan, Julen Zubillagak jaurtitako korner batean, Olasak denboraldiko laugarren gola buruz sartu zuen arte.

Jokoa orekatu egin zen, baina kontrola Beasaindarrena izaten jarraitu zuen, 44. minutuan historia errepikatu zen arte; Julen Zubillagak jaurtitako kornerra eta oraingoan beste erdiko atzelaria izan zen, Asier Lazkanok ere buruz bi etazeroekoa jarri zuena markagailuan.
Luzapenean, zoritxarreko jokaldi batean, epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion Lazkanori eta, beraz, egotzia izan zen. Partida erabat aldatu zen, bigarren zatia jokalari bat gutxiagorekin jokatu baikenuen.
Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, taldeak oso txukun jokatu zuen, sufrimendu handirik gabe. Izan ere, kontraeraso azkarrean Bengok izan zuen aukerarik onena atezainarekin buruz buruko jokaldian, baina bere jaurtiketa zutoinetik gertu kanpora joan zen. Eta beste jokaldi oso argi bat ere bai, Borjak jaurtitako falta, Ibrahim El Houas atezain bisitariak geldiketa bikain batekin erantzun zuena.
Hiru puntu gehiago eta bosgarren sailkatuarengandik puntu bakarrera, igoerarako play off-etako postuak gertu daude.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Deusto 1 – 2 Beasain (Iratz, Seara)
Lehen Erregionak Maila:
Mutriku 2 – 4 Beasain C (Oihan -3-, Josu)
Jubenilen Euskal Liga:
Urki 1 – 2 Beasain (Xabat Larrañaga)
Ohorezko Jubenil maila:
Euskalduna 1 – 1 Beasain B (Zabaleta)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 2 – 1 Hondarribi (Alex, Adur Arizkuren)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 2 – 0 Lagun Onak (Oyar, Martin)
Infantil Handi copa:
Beasain 5 – 0 Zumaiako (Egoi -2-, Unax, Markel C., Eki M.)
Infantil Txiki:
Bergara 0 – 2 Beasain (Oihan, Oier)
1º mailako infantila:
Urola 1– +5 Beasain
