ALBISTEAK

PLAYOFF POSTUETAN LEHENENGOZ

Eibar C 0-2 Beasain

3. RFEF IV. multzoa: Eibar C 0-2 Beasain (Eneko lizaso, Ander Bengoetxea)

Maila handiko partida Unben eta puntu oso garrantzitsuak jokoan, garaipena lortuz gero taldea playoff postuetan sartuko bailitzateke denboraldi honetan lehen aldiz.

Lehen minutua eta lehen aukera argia, baina Borjak atezainarekin buruz burukoan zutoin ondotik kanpora bidali zuen. Bosgarren minutuan, Beñaten jokaldi ona eta aldaratzearen ondoren Lizasok sarean jarri zuen baloia huts eta batekoa jarriz markagailuan.

Lehen zatian kontrola bagoilariena izan zen eta aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren. Borjak birritan eta Bengok behin oso argiak izan zituzten, baina ez zuten asmatu eta Markel Peralen jaurtiketa Joseba Bermejo atezainak gelditu zuen. Huts eta batekoarekin atsedenaldira joan ginen.

Bigarren zatian, ez zen ezer aipagarririk gertatzen ari, harik eta 56. minutuan, eskuinetik egindako erdiraketa on bat Bengok plantxan errematatu eta gol bikaina lortu zuen arte, huts eta bikoa jarriz markagailuan.

Armaginen bigarren filiala saiatu zen estutzen eta aukerak emango zizkien gola egiten, baina bagoilarien defentsa seguru egon zen. Taldeak ofizioz lan egin zuen, eta huts eta bikoarekin partidaren amaierara iritsi ginen.

Hiru puntu oso garrantzitsu. Bigarren itzuliaren hasiera honetan, bi berdinketa eta bi garaipen, lehen itzuliaren oso desberdina, lehen lau jardunaldietan bi puntu bakarrik batu bait genituen.

Larunbatean, arratsaldeko bostetan, Loinazen, beti indartsua den Portugaleteren bisita, igoerarako faborito argia eta Leioarekin lehen postua lortzeko lehia gogorrean dabilena.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 0 – 1 Añorga

Lehen Erregional Maila:
Beasain C 1 – 1 Tolosa (Mikel)

Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 1 – 0 Antiguoko (Unax Garmendia)

Ohorezko Jubenil maila:
Beasain B 3 – 2 Añorga (Nico, Zabaleta, Sarri)

Kadeteen Ohorezko Maila:
Urki 0 – 4 Beasain (Xabi, Alain, Barrio, Urtzi)

Kadeteen Gorengoen Maila:
Zestoa 3 – 1 Beasain B (Ekhi)

Infantil Handi:
Segura 0 – 2 Beasain (Inhar, Markel C)

Infantil Handi: Segura 0-2 Beasain

Infantil Txiki:
Beasain 5 – 0 Ilintxa (Iker, Oihan, Hodei, Oier, Urko Virtos)

1º mailako infantila:
Beasain 4 – 5 Bergara (Ion -2-, Einar, Adur Tximeno)

Errendimenduzko alebin maila:
Tolosa 3-2 Beasain (Amets, Xiker)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.