HIRU PUNTU GEHIAGO TAULAREN ERDIRA GERTURATZEKO
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-0 Santurtzi (Ander Bengoetxea -2-, Borja)
Partida laster bideratu zen, 3. minutura iristear, Morcilloren barneraketa batean Anderren errematea sarera joan zenean. Lehen zatian nagusitasuna nahiko argia izan zen, aukerak pilatuz zihoazen, baina erremateetan egindako hutsek, Egurenen burukada zutoinera eta atezainaren geldiketak markagailua ez mugitzea ekarri zuten eta horrela atsedenaldira iritsi ginen.
Bigarren zatiko lehen minutuan, Morcilloren jokaldi bikaina berriz ere eta Anderren bigarren gola. Bi eta hutsekoarekin, bisitariak estutzen hasi ziren eta etxekoen areara iristen saiatu ziren, baina Martinek ondo uxatutako zalaparta batean izan ezik, ez zen sustorik izan bagoilarien atean.
Hala ere, beste arean aukera asko izan ziren, baina lehen zatikoa errepikatu zen, jaurtiketa argietan akatsak, Pitaren errematea zutoinera, atezaina,… Harik eta 88. minutuan Borjak orpoz gol bikaina sartu zuen arte markagailua itxiz.
Garaipen erosoa eta hiru puntu gehiago poltsikora, 17 dagoeneko. Hasiera txarraren ondoren, sailkapen-taularen erditik gertu iada.
Datorren ostiralean lehia zaila etxetik kanpo, 20:30ean Derion.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila: Beasain B 1 – 5 Vasconia (Iratz)
Lehen Erregional Maila: Lazkao B 0 – 3 Beasain C (Miguel -2-,Unai)
Jubenilen Euskal Liga: Anaitasuna 4 – 2 Beasain (Ugaitz Collazos, Aimar Olazabal)
Jubenilen Ohorezko Maila: Trintxerpe 0 – 2 Beasain (Ibai Zabaleta)
Kadeteen Ohorezko Maila: Beasain 2 – 2 Vasconia B (Paul San Sebastián, Adur Arizkuren)
Kadeteen Gorengoen Maila: Urnieta 4 – 1 Beasain (Martin)
Infantil Handi: Beasain 5 – 0 Ilintxa (Egoi, Markel l., Eki M., Ekain S., Enetz)