ALBISTEAK

GARAIPENA IN EXTREMIS

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Padura (Beñat)

Azken jardunaldiko emaitza gogor eta bidegabearen ondoren, taldeak Arrigorriagako Padura hartu zuen Loinazen larunbat arratsaldean.

Kosta egin zitzaion taldeari bizkaitarren aterainoko bidea aurkitzea. 25.ean izan zen, Julen Zubillagaren pase bikainaren ondoren atezainaren eta Beñaten arteko buruz burukoan -atezainak zapuztua- lehen aukera bikaina.

Atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan taldeak hiru aukera oso garbi izan zituen, baina atezainarekin topo egin zuen, defentsa batekin atepean eta zutoinarekin Pitaren erremate bikain batean.

Bigarren zatian, lehen zatian bezala, kosta egin zitzaion taldeari, baina behin eta berriz etorri ziren aukerak. Batzuk oso argiak, baina ez zuten asmatu, zorte txarra, eta garbi zegoen zen baloiak ez zuela sartu nahi. Azkenean, 90. minutuan, Zubillagak erdiratutako korner batean, Beñatek burukada bikain batekin garaipenaren gola eta garaipena lortu zen. Hiru puntu sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Bat eta huts motza, baina balio handikoa.

Taldea hurrengo jardunaldian itzuliko da Loinazera, Santurtziri harrera eginez.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Anaitasuna 0 – 0 Beasain B

Lehen Erregional Maila:

Beasain C 3– 2 Euskalduna B (Oihan -3-)

Jubenilen Euskal Liga:

Gernika 3 – 0 Beasain

Jubenilen Ohorezko Maila:

Beasain 0 – 3 Lagun Onak

Kadeteen Ohorezko Maila:

Martutene 1 – 1 Beasain (Alex Lasa)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 0 – 2 Lazkao

Infantil Handi:

Bergara – Beasain BERTAN BEHERA

Infantil Txiki:

Beasain 1 – 1 Tolosa (Unax)

Infantil 1º Maila:

Beasain 3 – 3 Tolosa (Victor Retamosa, Ion Padilla, Unax Romera)