DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO
3. RFEF IV. multzoa: Basconia 2-3 Beasain (Ander Bengoetxea (p), Iriondo, Borja)
Joan den asteazkenean Cartagenaren aurka Loinazen jokatutako Kopako kanporaketan jasotako kolpe gogorraren ondoren, 90. minutuan ihes egin baitzigun bikain jokatuta, ia erreakziorako denborarik gabe, taldea Bizkai aldera joan zen, Athleticen bigarren taldearen zelaian, konpromiso oso zail bati aurre egiteko.
Partida paretsu hasi zen Artunduagan eta orekatua izaten ari zen talde bakar batek ere kontrola lortu gabe. Ondo ordenatuta zeuden gure jokalariek ez zuten inolako estuasunik jasan, baina sarrera oso gogor baten ondorioz Beñat Eizagirre lesionatu zen, 26.ean. Txartel gorriko jokaldi argia, horiarekin geratu zena. Jarraian, 28. minutuan, aldeko hegaleko sakea, arbitroaren akatsa eta baloi aurkariaren esku geratu zen. Defentsaren eta atezainaren arteko gaizki-ulertua Ander Peciñak aprobetxatu zuen eta bat eta hutsekoa jarri zuen.
Bi minutu geroago, partida hasi eta ordu erdira, Baskoniaren aldeko kornerra, estrategia jokaldia eta Adrian Perezen gola. Partida oso maldan gora jarri zitzaigu; markagailuan bi eta huts.
Hala ere, taldeak gora egin zuen eta 41. minutuan, Ander Bengoetxea lurrera bota zuten jokaldian, penaltia adierazi zen, baina modu ulertezinean ez zuen aurkariak bigarren txartel horia izango zena ikusi. Anderrek berak bi eta batekoa jarri zuen markagailuan penaltia sartuta. Eta 45. minutuan atsedenaldira iritsi aurretik aldeko kornerra eta Iriondok buruz gola sartu zuen eta binakoarekin atsedenaldira joan ginen.
Bigarren zatian taldea hobe aritu zen eta Beñat Gonzalezek, Eneko Lizasok eta Ander Bengoetxeak aukera garbiak izan zituzten. Bazirudien denboraldi honetako partida guztien historia errepikatu egingo zela, garaipena emango zigun gola ez baitzen iristen. Azkenean 87.ean, Borjak denboraldi honetako bere lehen golarekin bi eta hirukoa sartu zuen arte, txukun eta zuzen defendatu genuena eta hiru puntu oso garrantzitsu ekarri genituen denboraldi honetan etxetik kanpo lortutako lehen garaipenarekin.
Hurrengo asteburuan, Loinazen, Gasteizko San Inazioren bisita izango dugu. Bigarren garaipena jarraian lortzea ezinbestekoa izango litzateke sailkapenean gora egiten jarraitzeko.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 2-0 Aloña Mendi (Seara, Nabil)
Lehen Erregional Maila:
Intxurre 4 –1 Beasain C (Oihan)
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 2 – 3 Arratia (Miteku, Oscar)
Jubenilen Ohorezko Maila:
Euskalduna 1 – 1 Beasain (Manex Larrea)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 1 – 0 Ostadar (Adur Arizkuren)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Zarautz B 1 – 0 Beasain
Infantil Handi:
Billabona 1 – 1 Beasain (Markel L)
Infantil Txiki:
Beasain 4 – 0 Lazkao (Haitz, Oier, Beñat, Gaizka)
Infantil 1º Maila:
(Lagunartekoa) Beasain +5 – 1 Mondragon