JOKO ONAREN ETA GARAIPENEN BIDEAN
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1 – 0 San Ignacio (Beñat Gonzalez)
Familia txuri-urdinak asko maite zuen Rafa Gonzalezen omenezko minutu bateko isilunearen ondoren, aldez aurretik itxura zaila zuen partida hasi zen.
Partidak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenengoan, norgehiagokak ez zuen jarraipenik izan; falta asko, joko gutxi, kontrolik ez eta aukera eskasak. Inor ez zen harritu atsedenaldia iritsi eta markagailuak huts eta hutsekoa adierazi izanak.
Bigarren zatian bagoilarien nagusitasuna erabatekoa izan zen, baloia eurena izan zen eta beti kontrako zelaian jokatu zuen. Aukerak iristen ari ziren, baina denboraldi honetan etengabe gertatzen ari dena, baloiak ez zuen sartu nahi, ezin asmatu; atzelaria ez bazen, atezaina.
Adibidez, gola sartu baino minutu pare bat lehenago edukitako aukera. Pitak eskuin hegaletik egindako jokaldi bikaina, erdiraketa perfektua eta Ander Bengoetxeak buruz egindako errematea; harmailetan gola kantatzen zenean, atezainak urteko geldiketa egin zuen.
34. minutuan, Beñat Gonzalezek jaurtiketa bikaina egin zuen area ertzetik, eta bisitarien atean sartu zen, jarraitzaile txuri-urdinen pozerako.
Azken minutuetan gasteiztarrek estu hartu zituzten Beasaingoak, baloia bagoilarien arean jartzen saiatu ziren, baina taldeak sendo jarraitu zuen, txukun, eta partida garaipen justu bezain garrantzitsu batekin ixteko gai izan ziren.
Hil ala biziko hiru puntu, bigarren garaipena jarraian eta badirudi orain taldea joko eta emaitza onen bidetik dabilela.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beti Gazte 0 – 1 Beasain B (Iratz)
Lehen Erregional Maila:
Beasain C 3 – 0 Usurbil B (Josu, Miguel -2-)
Jubenilen Euskal Liga:
Hondarribi 3 – 2 Beasain
Jubenilen Ohorezko Maila:
Beasain 0 – 2 Intxurre
Kadeteen Ohorezko Maila:
Orio 1 – 0 Beasain
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 1 – 2 Zumaiako
Infantil Handi:
Beasain 2 – 3 Ordizia (Unax, Aimar)
Infantil Txiki:
Ordizia 0 – 4 Beasain (Unax Sukia, Urko Virtos, Amin, Urko Sukia)
Infantil1º Maila:
Beasain +5 – 1 Ordizia