ALBISTEAK

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

BEASAIN K.E. Klubaren Estatutuen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei dei egiten zaie 2026ko ekainaren 26an, ostirala, Loinaz Futbol Zelaiko bileran gelan (Beasain) egingo den OHIKO BATZAR NAGUSIRA. Bilera 19:00etan izango da lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Hona hemen gai-zerrenda:

  • Aurreko bilerako aktaren irakurketa eta onespena
  • 2025 ekitaldiko kontuen balantzea, kontuak ematea eta, hala badagokio, onartzea.
  • 2026-2027 denboraldiko kuotak
  • 2026 ekitaldirako aurrekontua aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea
  • 2025-2026 denboraldiko informazio garrantzitsua.
  • 2026-2027 denboraldirako fitxaketen informazioa.
  • Galde-eskeak.

Bazkide jaun-andreek Klubaren bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.

Beasainen, 2026ko ekainaren 11an