BEASAINEK EZIN IZAN ZUEN ALAVÉS C MENDEAN HARTU

3. RFEF IV. multzoa: Alaves C 3-2 Beasain (Bengo, Beñat)
Ez zen erraza izan, bagenekien. Alavesen bigarren filialaren bigarren itzulia oso ona izaten ari da. Oso indartsu irten ziren eta berehala jarri zituzten bi gol markagailuan.
Hirugarren minutuan Izei Hernandezek ustezko jokoz kanpo egoeran 1 eta 0ekoa jarri zuen markagailuan. 16. minutuan Iñaki Saenz de Viterik bigarren gola sartu zuen. Dena maldan gora jarri zen. Etxekoen azkartasunak, presio handiak eta bertikaltasunak kalte handia egiten ziguten.

Lehen zatiaren erdialdetik aurrera partida orekatu egin zen. Beasain baloia gehiago edukitzen hasi zen, baina aukera garbirik gabe. Hala ere, kontraeraso azkar batean, Alaves Cren beste kolpe bat. Berriro Izai Hernandez, hirugarrenarekin, eta 38. minutua zen. Horrela joan ginen atsedenaldira, hiru eta hutseko markagailuarekin.
Egoera erabat aldatu zen atsedenaldiaren ondoren. Entrenatzaileak hiru aldaketa egin zituen eta bigarren zatia Beasainena izan zen. Hamaika aukera sortu zituen. Bengoren gola 53. minutuan iritsi zen, markagailua iraultzea posible zirudien, baina partidan benetan sartuko gintuen bigarren gola ez zen iristen. Izan ziren aukerak, Pitarena esaterako, harrigarria izan zen ez sartzea, baina atezainaren, Kosarieven eta zutoinaren artean saihestu egin zuten. Bigarren gola, Beñatena, beranduegi iritsi zen, 90. minutuan. Baina denbora falta eta ezin izan zen punturik lortu.

Beste emaitzak begiratuz Basconia 2. RFEF mailara igota, Portugaletek 3-1 irabazi zion Floridan Padurari eta Leioak 2-0 galdu zuen Deustun. Beraz, sailkapena, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak zehazteko bi partida eta sei puntu falta direnean, honela geratzen da: Portugalete 64 puntu, Leioa eta Beasain 60 puntu.
Ligako azkenaurreko hitzorduan, Lagun Onakek Loinatz bisitatuko du.
Beste emaitzakJubenilen Euskal Liga: Romo 1-2 Beasain (Xabat Larrañaga, Enaitz