ALBISTEAK

DEBORALDIARI AGUR 2. RFEFEKO TALDEA ZEIN IZANGO DEN EZAGUTUTA

Datorren denboraldirako suertatu zaigun 2. RFEF-ko multzoaren aipamenarekin hasiko gara. 90 talde guztira, eta bost multz bakoitza 18 taldez osatuta. Urduritasuna, espekulazioak eta, jakina, maila oso altuko talde lehiakor batera garamatzan azken emaitza. Baina ikuspegi ekonomikotik alternatiba askoz ere larriagoak bazeuden. Iazkora itzultzea ez zen aukera txarra.

Beasain II. multzoan kokatu zen gainerako euskal taldeekin (Real Union, Eibar B, Basconia, Sestao River, Amorebieta, Gernika eta Alaves B), nafarrekin (Tudelano, Mutilvera), errioxarrekin (Naxara, Alfaro, UD Logroñes, SD Logroñes) eta aragoarrekin (Ebro, Deportivo Aragon, Utebo eta Egea).

Agurra mahaiaren bueltan

Larunbat eguerdian, hilak 28, Gernika pasealekuko pilotalekuan, 2024-25 denboraldiari agur esateko bazkariarentzat izan zen protagonismoa, jokalari, entrenatzaile, zuzendari eta boluntario guztientzat, hitz batean, bagoilarien familiarentzat. Oso egun polita denboraldi luze bat ixteko, gure lehen taldearen kasuan ezin hobeto amaitu baitzen 2 RFEFerako igoera lortuta.

Astelehenean, ekainak 30, egutegiaren zozketa izan zen Avilan. Lehen taldeak irailaren 6-7ko asteburuan irekiko du lehiaketa, Tuteran, Tudelanoren aurka, eta Loinazko lehen bisitaria Ejea izango da. 34 jardunaldi bizi eta gogorrak izango dira, multzoko taldeen maila altua dela eta. Liga maiatzeko lehen asteburuan itxiko da, Loinazen, Real Zaragozaren filiala den Deportivo Aragonen aurka.

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.