ALBISTEAK

GARAIPEN MOTZA BAINA NAHIKOA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Lagun Onak (Ibargoien)

Bi zati oso desberdinetako partidua. Lehen zatia oso ona, gure lehen taldeak jokoa kontrolatu zuena, eta 27. minutuan Ibargoienek sartutako golaz gain, aldea handitzeko aukera onak izan zituen, bereziki Beñatek izandako bat. Baina atsedenaldira bat eta hutsekoarekin joan ginen.

Bigarren zatia ezberdina izan zen, Beasainen joko ona desagertu egin zen eta azpeitiarrak izan zuten partidaren kontrola, aukera argirik gabe, baina bagoilariek partida kontrolpean izateko aukera urrun zegoen.

Hala ere, partida ixtea lortu zen, jada ezaguna zen bat eta hutsekoarekin. Hiru puntu gehiago, jardunaldi baten faltan, non Beasainek Urdulizi egingo dion bisita.

Leioa eta Portugaleten garaipenekin, sailkapenak ez du aldaketarik izan. Leioak eta Beasainek berdinduta jarraitzen dute, baina Leioak averagea bere alde du eta hirugarren da eta Beasain laugarren. Playoffetako lehen kanporaketan elkar ikusiko dute.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Asteazkena:

Oiartzun 3 – 4 Beasain B (Toledo, Seara -2-, Nabil)

Igandea:

Beasain 1 – 1 Elgoibar (Valdi)

Lehen Erregional Maila:

Elgoibar 2 – 4 Beasain (Josu -3-, Miguel)

Jubenilen Euskal Liga:

Beasain 0 – 0 Lakua

Ohorezko Jubenil maila:

Beasain 6 – 3 Orioko (Arri, Alex, Jorge -2-, Zabaleta -2-)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Orioko 2 – 0 Beasain

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain B 0 – 2 Soraluze

Infantil Txiki:

Amaikak Bat 1 – 1 Beasain (Manex)

Infantil Handi:

Beasain 3 – 1 Aloña Mendi (Isma, Egoi, Egoi)

Infantil 1. maila:

Bergara 0 – 3 Beasain (Eki, Ion, Einar)

Errendimenduko alebin maila:

UDA 2 – 4 Beasain (Jakes -2-, Aimar, Jon)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.