OFIZIOZ AURRERA ATERATAKO KANPORAKETA

Infantil Handi Mailako taldea bere kategoriako kopako txapelduna izan da
3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko lehen kanporaketako itzuliko partida
Leioa 1-3 Beasain (Bengo, Pita, Lizaso)
Itzulerako partida Sarrienan, gure lehen taldea Bengok joanekoan Loinazen sartutako golaren abantailarekin hasi zen. Azkar jarri zen partida alde, hirugarren minutuan Bengok gola sartu eta markagailuan aurrea hartu genuen. Hamaseigarren minutuan, ordea, Ieltxuk berdinketa jarri zuen markagailuan.
34. minutuan Markel Pitak berriro aurretik jarri gintuen atsedenaldira joateko. Une horretan erdilari bat kendu eta beste punta bat sartu zuten etxekoek. Gehiago estutu zuten, baina Martinen geldiketa bat izan ezik, ez zuten aukera garbirik izan. Beasainek, berriz, kontraerasoan izan zuen aukeraren bat, baina bi goleko abantailarekin ere, kanporaketak irekita jarraitzen zuen, erlojua gure alde jokatzen ari zela.

Laurogeita hamahirugarren minutuan Eneko Lizasok partida eta kanporaketa bat eta hirukoa zen golarekin itxi zituen. Kanporaketa orotara bat eta lau izanik.
Kanporaketa hau zer izan den definitzeko hitz bat bilatuko bagenu, ofizioa izango litzateke. Izan ere, beasaindarrak ofizioz egin die aurre bi partidei. Egia da markagailua konplize perfektua izan dela beti.
Horrela bada iazko finala errepikatzen da. Portugalete izango da gure aurkaria, duela urtebete bezala. Orduan portugaletetarrek irabazi zuten, ikusiko dugu zer gertatzen den oraingoan. Aurrera egiten duenaren zain egongo da Nafarroako txapelduna.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Ohorezko Erregional Maila:
Mondragon 1-0Beasain
Lehen Erregional Maila:
Beasain 5-3 Landetxa (Josu, Monto, Aratz, Igor, Sanse)
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 1 –2 Hernani (Miteku, Jaka)
Ohorezko Jubenil maila:
Martutene 1 – 1 Beasain 2-2 Martutene (Aimar Lasa, Berasa)
Infantil Handi / Kopa finala:
Beasain 1–1 S.A.N.S.E. (Ekain) txapeldun penaltietan
