ALBISTEAK

ETSIPEN ZAPOREDUN BERDINKETA

3. RFEF Beasain 1 – 1 San Inazio (Ximon -Penaltiz-)

Bigarren berdinketa jarraian Loinatzen, San Ignacioren aurka. Berehala aurreratu ziren markagailuan urruneko jaurtiketa baten bidez, arriskutsuegia ez zirudien jokaldi batean.

Partida gogorra izan zen, joko gutxikoa, etenaldi gehiegi eta aukera gutxi. Atsedenaldira huts eta batekoarekin iritsiko ginela zirudienean, korner batetan epaileak penaltia adierazi zuen eta Ximonek berdinketa lortu zuen.

Bigarren zatian Beasain nagusitzen ari zen pixkanaka eta gola gertu zegoela zirudienean, Ximonek zentzugabeko ekintza bategaitik txartel gorria ikusi zuen.

Hamar jokalarirekin taldeak azkenerarte saiatuz jarraitu zuen, baina ez zuen asmatu izan zituen aukeretan, horietako pare bat oso argiak.

Amaierako berdinketak etsipen zaporea utzi zuen.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Oiartzun 3 – 1 Beasain (Miguel)

Jubenilen Nazional Liga:

Indartsu 4 – 3 Beasain (Mikel, Igor, Iker)

Jubenilen Gorengoen Maila:

Lazkao 0 – 2 Beasain (Unai Ramirez, Eneko Urdampilleta)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Billabona 0 – 4 Beasain (Mediavilla, Sarri, Ibai, Ugalde)

Kadeteen Ohorezko maila: Billabona 0 – 4 Beasain

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 1 – 2 Zestoa (Aimar Manzano)

Infantil Handi:

Lazkao +5 – 1 Beasain (Endika)

Infantil Txiki:

Beasain 3 –1 Lazkao (Eki Martin -2-, Ekain) Clasificados para la siguiente fase

Infantilen Lehen Maila:

Intxurre 5 –1 Beasain (Oier Pérez de Lazarraga)

Infantilen Lehen Maila: Intxurre 5 – 1 Beasain
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.