ALBISTEAK

GOL SORTA GOIAN JARRAITZEKO

Touring 1-5 Beasain (Eizagirreren gola)

3. RFEF Touring 1-5Beasain (Mikel Aizpurua, Beñat, Eizmendi, Borja, De La Parra)

Loinazen bi partida sentsazio ez oso onekin jokatu ondoren, Fanderian gol jarioarekin suspertu zen taldea. Mikel Aizpuruaren golak ireki zuen partida eta atsedenaldira iritsi aurretik Beñatek 0-2koa jarri zuen.

Etxekoek aldea murriztu zuten aldageletatik bueltan, Mikel Benitoren bitartez, baina gutxi iraun zien itxaropenak, Alain Eizmendik eta Borjak euren golekin argi utzi bait zuten puntuak Errenteriatik Beasainera zihoazela. Ander de la Parrak bere lehen golarekin markagailua itxi zuen.

Hiru puntu hauekin taldeak sailkapenean goian jarraitzen du 23 punturekin, Gasteiz eta Portugaleterekin batera lidergoan.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 0-0 Elgoibar

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 1-0 Getxo (Julen)

Jubenilen Gorengoen Maila:

Beasain +5-0 Internacional

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 2-1 Segura (Ibai, Sarri)

Kadeteen Ohorezko Maila. Beasain 2-1 Segura

Kadeteen Gorengoen Maila:

Soraluze 1-1Beasain (Hodei Erauskin)

Infantil Handi:

Amaikak bat 2-3 Beasain (Alex Lasa (2), Ander Auzmendi)

Infantil Txiki:

Beasain 5–2 Orio (Eki Martin (2), Unax, Markel C., Ekain)

Infantilen Lehen Maila:

Intxurre 5 –1 Beasain 1-3 Tolosa (Einar Bruno)