HIRU PUNTU GEHIAGO PADURAREN AURKA
3. RFEF Beasain 4 – 2 Padura (Borja -2-, Erreguerena (b.a.), Iker Salamanca)
Partida ez zen ondo hasi, 4. minutuan Ximon lesionatu egin bait zen, baina berehala 8. minutuan Borjak, Alainek pasea emanda, lehen gola sartu zuen. Partida kontrolpean zegoen, eta 16. minutuan, Borjaren erdiraketa Erreguerenak bere atean sartu zuten.
Bigarren zatiko 3. minutuan, berriz ere Alainek emandako pasearen ondotik bigarren gola sartu zuen Borjak. Joan den astean Errenterian estreinatu zen golegile gisa eta Loinatzen denboraldi honetan lehen aldiz lortu du birritan baloia sareratzea.
Partidaren azken txanpan kanpotarrek markagailuan gerturatu ziren Aitor Sanchez eta Aritz Landetaren bi golei esker, baina luzapenean Iker Salamancak lehen taldearekin lortutako lehen golarekin itxi zuen partida eta azken lau eta bikoa igo zen markagailura.
Azpimarratzekoa, denboraldi hasieran lesioek erasanda egon ondoren, Josu Rezolak elastiko txuri-urdinarekin debuta egin zuela.
Hiru puntu garrantzitsu Vitoria eta Portugaleterekin batera sailkapenean goian jarraitzeko eta lau puntuko aldea ateratzeko laugarren sailkatuari, Lagun Onak.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Amaikak bat 0-0 Beasain
Jubenilen Nazional Liga:
Antiguoko 6-1Beasain (Julen)
Jubenilen Gorengoen Maila:
Tolosa 0-5Beasain (Eneko Aretxaga, Eneko Urdampilleta, Miteku Jaca, Ethan Altuna, Junes Arina)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Ordizia 2-5Beasain (Alex, Sarri, Xanet, Lier, Aimar)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 1-3 Lazkao (Ander Agirre)
Infantil Handi:
Beasain 2-0 Zarautz (Ekhi Iraeta, Martin Izurieta)
Infantil Txiki:
Lazkao 0-2 Beasain (Unax Arizmendi -2-)
Infantilen Lehen Maila:
Segura 3-1 Beasain