BABESLEAK

Beasain Kirol Elkarteak Goierriko harrobian oinarritutako ilusiozko proiektu honetan parte hartzera animatzen zaitu.

Egun kluba 10 taldek osatzen dute. Horietan 200 jokalari federatuk parte hartzen dute. Horrez gain, aipagarri da beste 100 neska-mutikok parte hartzen dutela futbol-eskolan esperientzia handiko 20 teknikari kualifikatuz osatutako kirol-zuzendaritza baten babesean.

Beasain Kirol Elkartearekin kolaboratuz, publizitatea egiteko eta gure kirol-prestakuntzako proiektuarekin kolaboratzeko aukera bikaina duzu. Zure enpresa edo negozioak erakusleiho paregabea du eskaintzen dituen zerbitzuak iragarri eta ezagutarazteko.

Enpresa, komertzio eta entitate publikoekin kolaboratzeko proiektu bat dugu. Babesle izateko eta publizitatea egiteko aukera ugari dituzu eta hori da gure proiektuaren oinarria. Hala, gure bazkide-kolaboratzaile bakoitzaren izaeraren arabera egokitzen dugu egin beharreko publizitatea.

Jarraian egun zure negozioaren publizitatea egiteko dituzun aukera ezberdinak azaltzen dizkizugu.

KIROL-EKIPAMENDUAREN BABESLE:

Gure ekipamenduan ezarritako publizitatearen bidez zure enpresa gure kategoria bakoitzeko ekipamendu ofizialean ager daiteke inprimaturik. Zure negozioaren irudia gure klubaren ekipamendu ofizial orotan agertuko da inprimaturik.

Klubak babesle izateko eskaintzen dituen aukeren artetik, ekipamenduetako babesle izateko eta publizitateko hurrengo multzoak banatzen ditugu-

  • 3. RFEF Taldea
  • Oinarri-futbola. Gure harrobia osatzen duten 7 talde federatuak.
  • Futbol Eskola.

Zure enpresa sustatzeko zerbitzu hau erabili nahi baduzu jar zaitez harremanetan gizarte- eta enpresa-esparruko gure arduradunarekin.

PUBLIZITATE EGONKORRA:

Publizitate egonkorra gure kirol-barrutietako hesi guztietan, paper gainean, sarreretan edo errifetan agertzen da. Zure enpresa, negozio edo jarduera balizko bezero kopuru handi baten begietan jar dezakezu, modu eraginkor eta ekonomikoan.

Gure klubak aukera paregabea ematen dizu zerbitzuak eskaini eta ezagutarazteko, publizitatea jarri eta babesle izateko aukera bikaina baituzu. Zerbitzu hori aukera aparta eta ekonomikoa da enpresa, ETE eta komertzioentzat.

  • Publizitate Egonkorra futbol-zelaietan.
  • Publizitate egonkorra inprimaki, errifa, sarrera edota kirol-karteldegietan.
  • Publizitatea eta babesa online baliabideetan, webguneetan, etab.
  • Lankidetza-hitzarmenak eta eskaintzak klubeko bazkide direnentzat.

Zure enpresa sustatzeko zerbitzu hau erabili nahi baduzu jar zaitez harremanetan gizarte- eta enpresa-esparruko gure arduradunarekin.

ONLINE PUBLIZITATEA ETA WEBGUNEA:

Gure klubaren webgune ofizialak bisitari eta jarraitzaile ugari izaten ditu. Abagune hori balia dezakezu zure enpresa ezagutarazi eta eskaintzen dituen zerbitzuak islatzeko.

  • Publizitate egonkorra hastapen-orrian.
  • Publizitate egonkorra gure webguneko babesleen orrialdean.
  • Publizitatea jokalari eta teknikoen fitxa indibidualetan.

Zure negozioa sustatzeko zerbitzu hau erabili nahi baduzu jar zaitez harremanetan gizarte- eta enpresa-esparruko gure arduradunarekin.