Beasain Portugalete partidua klubari laguntzeko eguna
Sarrera orokorrak 15, bazkide arruntak 10, bazkide erretiratuak 6 eta pertsona erretiratuak 10 euro ordaindu beharko dituzte
Talde beasaindarra 3. Mailako liderra da oraintxe eta hirugarren sailkatuaren bisita jasoko du bihar Loinazen
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Loinaz futbol zelaian asteburuan jokatuko den 3. Mailako partidurik interesgarriena. Etxeko taldeak, Beasainek lidergoari eusteko asmoz hirugarren sailkatuaren bisita jasoko du. Beasainek 31 puntu ditu eta honen atzetik daude Durangoko Kulturala 29 punturekin eta ondoren Portugalete 27rekin.
Partidu beraz zeharo interesgarria eta play off-etarako txartela eskuratzeko arerio zuzena du Beasainek Portugalete. Gogoratu lehen lau sailkatuek lortzen dutela 2.B mailara igotzeko play-offetan jokatzeko aukera.
Azken emaitza Loinazen 5-0
Beasaindar zaletuek ondo gordeta izango dute Portugaleteren aurka Loinazen jokatutako azken partidua. Joan den denboraldiko azkena izan zen eta laugarren postua zegoen jokoan. Beasainek 4-0 irabazi zion eta honela gero gogoangarria izan zen play off txapelketa jokatu ahal izan zuen Murtzia, Caceres eta Xixonen.
Bazkideek ordaindu beharko dute
Partiduak sortu duen ikusmina dela eta zuzendaritza taldeak klubari laguntzeko eguna izendatu du biharko partidua. Horregatik bertaratuko diren guztiek ordaindu beharko dute sarrera: sarrera orokorrak 15 euro balioko ditu. Bazkide arruntak 10 euro, bazkide erretiratuak 6 eta erretiratuak diren zaletu arruntek 10 euro ordaindu beharko dute.
Zer esanik ez, zuzendaritza taldeak eguraldi ez atsegina iragarrita dagoen arren, deialdi berezia luzatu nahi die beasaindar guztiei bihar arratsaldeko 18:00etan Loinazera etorri daitezen lidergoan dagoen gure taldea animatzera.