DATORREN DENBORALDIAN FUTBOL ESKOLA PARTE HARTZEKO FROGAK
O Coutoko -Ourense- jaitsierak eragindako kolpe gogorraren ondoren, Beasain buru-belarri sartuta dago plantilla lehiakorra osatzeko lanean, 2023-24 denboraldiari aurre egiteko Hirugarren RFEFko IV. multzoan.
20 urte eman genituen Hirugarren Mailan, duela urtebete Las Rozasen igoera lortu aurretik, eta badakigu zein zaila den kategoria hori.
Horregatik, albiste zoragarria da Julen Zubillaga erdilari tolosarrak Beasainen elastiko txuri-urdina defendatzen jarraitzeko urte betez kontratua berritu izanak. Julenek urtebete bakarrik darama gurekin, baina zalantzarik gabe taldeko ardatzetako bat da.
Apurka-apurka, urratsak ematen jarraituko dugu, gure ezkutua defendatu eta jarraitzaile bagoilarien ilusioak errealitate bihurtuko dituen talde indartsu bat berriro izateko helburuarekin.
AUPA BEASAIN!