DONOSTI CUP ORLANDO ETA BEASAIN ANAIKIDETUTA
Donosti Cup txapelketa dela eta EEBBtako Florida estatuko Orlandotik “Forza Orlando SA” izeneko mutilen alebin talde bat izango da bihar ekainaren 30an Beasainen. Iaz txapelketa berean alkarren aurka jokatu ondoren sortutako adiskidetasunetik, aurten Beasainera gonbidatu du BEasain KEk Orlandoko taldea.
Goizetik izango dira estatubatuarrak Beasainen. Antolatu den atezainen arteko aurrez aurrekoan hartuko dute parte talde amerikarreko atezainek eta arratsaldean 17:00etan lagunarteko partidua jokatuko dute Orlandoko eta Beasain KEko alebinen taldeek Loinaz futbol zelaian. Ondoren eskualdean txango txikia egin eta Artzai enea jatetxean afalduko dute bi taldeetako haur eta arduradun guztiek.