GUTXIENEKO ALDEA ITZULERAKO PARTIDARAKO

3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko lehen kanporaketako joaneko partida
Beasain 1-0 Leioa (Bengo)
Igande eguerdian Loinatzen, bero handiarekin eta Leioako jarraitzaileen presentzia handiarekin jokatu zen Beasain eta Leioaren arteko kanporaketako lehen neurketa.
Partida orekatua eta oso lehiatua izan zen, eta 25. minutuan balantza Beasainen alde makurtu zen. Julen Zubillagak ateratako kornerra lehen zutoinean errematatu zuen Ander Bengoetxeak baloia zuzenean atean sartuz. Golak on egin zien txuri-urdinei, eta bisitarien ate ingurura hainbat hurbilketa izan zituzten, baina markagailua ez zen mugitu.
Bigarren zatian, kanpotarrak izan ziren jokoaren eragile nagusiak, baina ordu laurdena baino lehen, bi kontraerasoetan, Beasainek bigarren gola sartzeko aukera izan zuen. Bero handia zegoen eta Leioa izan zen nagusi, baina defentsak eta Martinek ondo erantzun zuten. Honela iritsi ginen amaierara, bat eta hutsekoarekin. Gutxieneko abantaila honekin, datorren larunbatean Sarrienan itzuliko partidarako dena irekia dago.
Bengoren golak tarte bat ematen digu, ikusiko dugu nahikoa den ala ez. Larunbatean Etxezurin jokatu zen igoerako beste kanporaketan, Deustuk eta Portuk bana berdindu zuten.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 0 – 0 Mutriku

Lehen Erregional Maila:
Antigua Luberri 3 – 0 Beasain
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 1 –1 Leioa B (Ekain Mujika)
Ohorezko Jubenil maila:
Martutene 1 – 1 Beasain (Ibai Aranalde)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 1 – 3 Real Sociedad (Martin)
Infantil Handi:
Beasain 1 – Aizgorri Segura (Ekain)
Infantil Txiki:
Ilintxa 3 – 3 Beasain (Ibiur, Gaizka, Haitz)
Infantil 1. maila:
Martutene 5 – 2 Beasain (Ion, Adur T.)