ALBISTEAK

HASIERA GARRATZA

2023-24 denboraldiko txapelketa ofizialaren lehen eguna gure lehen hiru taldeentzat

Hirugarren RFEF mailakoaren porrota
 
Gaizki hasi da denboraldia lehen talde vagoilariarentzat Jose Luis Compañón zelaian. Partida hasiera orekatu baten ondoren, Beasainek izan zen nagusi egokitu eta atsedenalditik gertu izan zuen aukerarik onena penalti baten bidez. Baina atezainak geratu egin zion gure jaurtitzaileari.
 
Bigarren zatian gure taldea izan zen jaun eta jabe. Aurkaria bere arean sartuta zegoen eta puntu bat lortzea ontzat ematen. Baina amaieratik gertu, zelai erdian galdutako baloi baten ondorioz, kontraeraso azkarra eta gure aukerak lurperatu zituen Alavesek gola sartuta. Taldea azken unerarte saiatu zen arren, 1-0 galdu zuen. Ez da desio genuen hasiera izan, baina liga osoa dago aurretik eta lanean jarraitu behar da. Datorren asteburuan Loinazen izango da hitzordua, Añorgari harrera eginez.
 
Erregional Ohorezko Mailako berdinketa
 
Loinatzen, Ohorezko Erregional Mailako gure bigarren taldearen estreinaldian eta bero itogarriarekin, partida bikaina jokatu zuten Beasainek eta Mutrikuk. Kostaldekoak aurreratu egin ziren zentzugabeko penalti bati esker, defentsaren zorte txarreko jokaldi batean.
 
Beasainen erreakzioa bikaina izan zen, eta markagailua irauli zuten bi golekin; lehenengoa Nazabalek eta gero Adrianek, eta emaitza hobea izan zitekeen, Monrealen jaurtiketa bikain batek langa jo eta marran errebote eginez irten ez bazen.
 
Bigarren zatian kostaldekoek berdinketa lortu zuten. Hortik aurrera berdintasun handia izan zen, baina aukerarik onena bagoilariena izan zen. Hala ere, markagailua ez zen mugitu. Hasteko, puntu bat eta taldeak transmititu zituen sentsazio bikainak.

Jubenilen Nazional Liga

Larunbatean Loinatzen Leioa B hartu zuen Jubenilen Nazional Ligako taldearen denboraldia ere hasi zen. Gure taldeak ezin izan zuen punturik lortu, partida 0-1 galduta.