ALBISTEAK

JOSE LUIS RIBERA IZANGO DA BEASAINGO HIRUGARREN MAILAKO ENTRENATZAILE BERRIA

Zuzendaritza taldeko ordezkariek azken astean berarekin izandako bileren ondotik baiezkoa eman dio entrenatzaile azkoitiarrak Beasain KEri

Taldea nagusiaren ardura izango du eta bihar ekainaren 8an arratsaldeko 18:00etan
aurkeztuko du talde beasaindarrak Loinatz futbol zelaian.

Azken asteetan Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritza taldeko ordezkariek Riberarekin izandako bilerek eman dute espero zen emaitza. Egin zioten eskaintzari erantzuna ematea falta zen eta jokalari ohi eta egun entrenatzaile azkoitiarrak baiezkoa eman dio hirugarren mailako taldearen entrenatzaile izateko proposamenari. Gauzak honela denboraldi baterako sinatuko du eta entrenatzaile berriaren aurkezpena, bihar ekainaren 8an egingo da arratsaldeko 18:00etan Loinatz futbol zelaian.
Jose Luis Ribera Uranga azkoitiarrak 53 urte ditu eta aski ezaguna da futbol munduan. Jokalari profesional izana entrenatzaile aurretik. Realean hezia gazte mailako taldeetan, lehen mailan egin zuen debuta 84/85 denboraldian. Hortik Sestao Sport club, Burgos, eta A Coruñako Deporren aritu zen. Talde honetan lortu zuen sonarik handiena jokalari gisa harik eta 1998an erretiratu zen arte.

Hortik gutxira hasi zuen entrenatzaile ibilbidea. Lehenik Realeko gazte mailako taldeak entrenatzen, ondoren Azpeitiako Lagun Onak. Hemendik Eibarrera egin zuen salto Jose Mari Amorrorturen bigarrena izateko baina honek Realera aldegin zuenean Eibarko lehen entrenatzaile izan zen. Ondoren Realean Lotinaren bigarren entrenatzaile edo laguntzaile lanetan aritu zen eta meñakarrarekin lanean jarraituz A Coruñako Deporren ere izan zen 2006tik 2012ra bitartean. Vilarealen egin zituen Lotinarentzako azken laguntzaile lanak eta ondoren hasi zuen lehen entrenatzaile izateko bidea.

Orduz geroztik, Sestao Riverren eta denboraldi honetan, Asier Santana idiazabaldarra Real Union taldeko entrenatzaile kargutik kendu zutenean, abenduz geroztik ekainerarte talde irundarra zuzendu du orain gutxira arte.