ALBISTEAK

Jubenilen nazional mailako partiduak ordaindu egingo dira

Beasain Kirol ElkarteaMailaz igo ondoren beste taldeek egiten duten ohiturari jarraiki Beasain Kirol Elkarteak ere neurri hau hartzea erabaki du; nazional mailako jubenilen partiduetako sarrera 5€tan jartzea.
Etxetik kanpo gure taldeak jokatzen duenean gure jarraitzaileek eta batez ere senitartekoek beste zelaietan sartzeko ordaindu behar zutela ikusita, hauek egindako eskaera kontutan hartu du zuzendaritzak eta datorren asteburuko partidutik aurrera, Igartza futbol zelaira sartzeko sarrera ordaindu beharko da. 5€ balioko du sarrerak. Beste zelai batzuetan jakin badakigu gehiago ere balio duela. 18 urtetik gorakoek ordainduko dute bakarrik sarrera eta prezio bakarra izango da.Biltzen den diruarekin maila berriak berekin ekarri dituen gastuen garestitzeari aurre egingo zaio. Hala nola,arbitro eta marrazainen ordainketa eta etxez kanpoko partiduetako bidaiak.

Leave a Reply