ALBISTEAK

NAZIONAL LIGAKO JUBENILEN TALDEAK AZKEN PARTIDUAN ERABAKIKO DU MAILARI EUTSIKO DION

Larunbatean Loinatz futbol zelaian 17:30an hil ala biziko partidua jokatuko du S.A.N.S.E.ren aurka horregatik klubak zale guztien laguntza eskatzen du taldea babestu eta bultzatzeko

Beasain Kirol Elkarteako nazional ligako taldeak ligako azken partiduan erabakiko du mailari eutsiko dion edo ez. Horretarako ezinbestekoa zaio garaipena lortzea. Hil ala biziko partidua izango da Xabier Cortesek entrenatzen dituen mutilek jokatuko dutena arratsaldeko 17:30ean hasita S.A.N.S.E. taldearen aurka

Klubak helburua lortzeko beasaindar zale guztiei deia egiten die Loinatz futbol zelaira etorri daitezen larunbat arratsaldean gaztetxoak animatzera. Hori horrela hirugarren mailako helduen taldeak Santutxuren aurkako partidua igande eguerdian jokatuko da Loinatzen, honela zaletuen presentzia larunbatean ziurtatzeko.

Jokoan hiru puntu baino gehiago daude, datorren urtean nazional liga mailan jarraitzea. Garaipenarekin ziurtatu egingo luke talde beasaindarrak mailari eustea eta beste emaitzetan ez du pentsatu ere egin nahi inork. Aurrean izango duen SANSE talde donostiarra azken postuan dago mailaz jaitsita; ez du beraz ezer jokoan baino ez dago inolaz ere fidatzerik.

Gauzak honela beraz, arrisku guztiak uxatzeko garaipena lortzeko bultzada horren beharra eskatuz Beasain Kirol Elkartea osatzen duten kide guztiek herritar eta futbol zaletu guztiei hitzordura etortzeko deia luzatzen die.