ALBISTEAK

MARKAGAILUA IRAULI ZUTEN ZUBIETAN

Ohorezko Kadeteak

3. RFEF Añorga 3 – 4  Beasain (Mikel Aizpurua, Borja -3-)

Partida eroa larunbat arratsaldean Zubietan bizi eta sufritutakoa.

Zeharo gaizki zelairatu zen taldea mailako azken sailkatuaren etxean.

Ordu erdirako, etxekoak 2-0 nagusi ziren Aranburu eta Ceberioren golei esker eta bagoilarien entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen. Baina egoerak okerrera egin zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik Añorgaren hirugarren gola iritsi zen Peru Larrañagaren eskutik.

Taldea bigarren zatian irauli zen eta 10. minutua baino lehen Mikel Aizpuruak aldea murriztu zuen. Ordu laurdenera Beasaingo entrenatzaileak hiru aldaketak egin zituen eta horietako jokalari batek, Borja aurrelariak, 3-2koa jarri zuen bere lehen jokaldian. Hurrengo hamar minutuetan beste bi gol sartuta, hat trick-a osatu zuen partida irabazi eta hiru puntuak Beasainera ekartzeko.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Zumaiako 0 –1 Beasain (Nako)

Ohorezko Erregional maila.

Jubenilen Nazional Liga:

Bergara 2– 0 Beasain

Jubenilen Gorengoen Maila:

Zumaiako 0 – +5 Beasain

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 3 – 1 Mondragon (Ekhi, Lier, Xanet)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Bergara 2 –3 Beasain (Aimar Manzano, Markel Zurutuza, Arri Barriocanal)

Infantil Handi:

Anaitasuna 3 – 0 Beasain

Infantil Txiki:  

Beasain  2 – 1 Anaitasuna (Enetz Ipintza, Unax Arizmendi)

Infantilen 1. Maila:

Urola “B” 3 – 3 Beasain (Elias, Oian, Einar)

Alebin errendimendua:

Trintxerpe 2 – 5 Beasain (Mattin, Enaitz -2-, Gaizka, Ibiur)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.