GARAIPENA BIGARREN ITZULIA HASTEKO
3. RFEF Beasain 4 – 1 Alaves C (Ximon, Ivan Claver, Alain Eizmendi, Aritz Fernandez (pp))
Joan den igandeko kolpe gogorraren ondoren, taldeak bigarren itzulia etxean hasi zuen, Alavesen hirugarren taldea etxean hartuz.
Bi aurpegi oso desberdineko partida. Lehen zati deserosoa, oso itxia, espaziorik gabekoa, non aurrelari azkarrak dituen kanpoko taldeak aurrea hartu zuten markagailuan. Defentsa tokiz kanpo zegoela, Tounkara Diarrak ate aurrean bakarrik baloia bultzatu besterik ez zuen behar izan.
Atsedenaldira iritsi aurretik, Julen Etxeberriaren erdiraketa baten ostean, Ximon Arangurenek 1-1ekoa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatiaren hasieran, talde-jokaldi bikain batean Ximonen erdiraketa Claverrek gol bihurtu zuen eta honek partida erosoagoa izatea eragin zuen, espazio gehiago izatea. Bi gol gehiago sartu zituzten Alainek eta Aritz Fernandez kanpotarren atzelariak bere atean, Alainen erdiraketaren ondoren.
Garaipen garrantzitsua taulako goiko postuetan jarraitzeko.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain 1 – 1 Hernani (Adrian)
Jubenilen Nazional Liga:
Beasain 1 – 0 Athletic B (Oinatz)
Jubenilen Gorengoen Maila:
Beasain 5 – 1 Burumendi (Txesta, David Perdei -2-, Unax Garmendia, Ibai Zabaleta)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Bergara 1 – 1 Beasain (Lier)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 0 – 3 UDA
Infantil Handi:
Urola 0 – 4 Beasain (Unax, Alex, Ander C -2-)
Infantil Txiki:
Beasain 3 – 0 Eibar (Eki Martin -2-, Martin)
Infantilen lehen maila:
Beasain 3 – 0 Idiazabal (Unax Galparsoro, Ion Padilla -2-)