ALBISTEAK

JOKALARI BERRIAK TALDEAN ETA PORROTA

3. RFEF Beasain 1 – 2 Deusto 

Neguko merkatua itxi da gure lehen taldearentzat. Bi jokalari berri etorri dira eta Jon Arzamendi itzuli da, lesio luze baten ondoren.

Calahorratik, Realak utzita, Eneko Lizaso oriotarra heldu da eta Eneko Eizmendi beasaindarra ere taldera gehitu da.

Azken jardunaldian Sarrienan Leioaren aurka galdu ondoren, arratsalde eguzkitsu baina hotz batean, gure lehen taldeak Deustu hartu zuen Loinatzen. Denboraldi honetan, agian, beste denboraldi batzuetan bezain lehiakorra ez zen taldea zirudien jokalarien izenei dagokionez, baina mendean hartzea oso zaila den taldea.

Eta hala izan zen. Bagoilariak laster aurreratu ziren markagailuan, atezain kanpotarrak bere atean sartutako golarekin, baina atsedenaldira iritsi aurretik Adrian Ortiz “Turbo” eta Ibon Alcubillaren golek markagailua irauli zuten.

Taldea buru-belarri aritu zen berdinketaren bila. 86.ean jokalari bat galdu zuten bisitariek txartel gorriagatik, baina amaierara arte eutsi zioten emaitzari eta azken lau jardunaldietako hirugarren porrota jaso genuen.

Eneko Eizmendik eta Eneko Lizasok elastiko txuri-urdinarekin Loinatzen debuta egin zuten.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Mutriku 1 – 0 Beasain

Jubenilen Nazional Liga:

Leioa 4 –1 Beasain (Gastesi)

Jubenilen Gorengoen Maila:

Ilintxa 4 – 0 Beasain

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 3 – 2 Elgoibar  (Lier, Nico, Enetz)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Urola 2 – 0 Beasain

Infantil Handi:

Beasain 4 – 0 Bergara (Alex, Unax (2), Ander Condrei)

Infantil Txiki:  

Billabona 1 – 3 Beasain  (Unax, Ekain, Ismael)