ALBISTEAK

BI PUNTUK IHES EGIN ZUTEN

3.RFEF

3. RFEF Beasain 1 – 1 Basconia (Borja)

Loinatz bisitatu zuen Athleticen bigarren filialak. Zaila da azaltzea nola ihes egin zuten etxetik bi puntuk, gure lehen taldea askoz gehiago izan bait zen partidan.

Etxekoak aurreratu zituen Borjak, 24. minutuan. Beasain jaun eta jabe izan zen lehen zatian. Baina izandako aukerak asmatu ez izanak, zazpi minutu geroago defentsan egindako akats larri baten ondorioz, penaltiz Hierrok berdinketa jarri zuen markagailuan atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatia bagoilariena izan zen. Joko bikaina eta hamaika aukera izan zituzten baita epaileak adierazi ez zuen aldeko penalti argi bat.

Pena, baina ezin izan genuen garaipen bat eta hiru puntu garrantzitsu lortu. Beasainek bigarren postuan jarraitzen du. Baina Loinazen galdutako bi puntuek sailkapeneko liderrarengandik, Vitoriarengandik, bederatzi puntutan aldentzen gaituzte.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 0 – 3 Zarautz

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain  1 – 1 Hernani (Gastesi -penalti-)

Nazional Mailako Jubenilak