AZTERKETA GAINDITUA ONDARROAN
3. RFEF Ondarroako Aurrera 2-3 Beasain
Nahiz eta sailkapen-taulak adierazten duena adierazi, Beasain bigarren eta Aurrera azkena, jakina zen Zaldupen irabaztea ez dela lan erraza.
Etxekoak 36. minutuan aurreratu ziren, Josu Aldazabal kapitainaren golari esker. Horrela joan ginen atsedenaldira.
Misterrak aldaketak egin bazituen ere, asko kostatu zen markagailuan berdinketa jartzea. 79. minutura arte ez zen iritsi, Alain Eizmendiri esker. Ordurako etxekoak bat gutxiagorekin zeuden Monsef Buedanek bigarren txartel horia ikusi ostean.
Golak gureak indartu zituen eta 85.ean Eneko Lizasok ia zelai erditik etxekoen atezaina ezustean harrapatu eta aurretik jarri gintuen markagailuan. 89. ean, De La Parraren jokaldiari esker Eneko Eizmendiren golak partida erabakita uzten zuela zirudien, baina minutu bat geroago Aiert Azkuek aldea murriztu zuen eta emozioa eta tentsioa jarri zuen luzapenean.
Amaieraren ondoren poza garaipenagatik eta hiru puntu poltsikoratuta etxera itzuli.
Vitoria liderrak beste garaipen bat lortu zuen eta 9 puntuko aldea mantentzen du bigarren postuan geroz eta egonkortuago dauden bagoilariekiko. Bost puntuko aldea dugu hirugarren dagoen Portugaleterekin eta Play Off-erako postuak isten dituzten Basconia eta Lagun Onakekin bederatziko aldea. Deustu, seigarren sailkatua, hamahiru puntura dago gugandik.
Hurrengo jardunaldian, Anaitasunak Loinatz bisitatuko du.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Urola 3 – 1 Beasain (Ibai)
Jubenilen Nazional Liga:
Danok Bat 2 – 1 Beasain (Ekhi)
Jubenilen Gorengoen Maila:
Beasain 3 – 1 Zestoa (Xiker Sanchez, Unai Ramirez, Josu Ayestaran)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Intxurre 2 – 3 Beasain (Lier, Ugaitz, Ibai)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 4 – 1 Urnieta (Xabi, Markel, Agirre, Barrio)
Infantil Handi:
Beasain 3 – 2 Mondragon (Unax, Martin -2-)
Infantil Txiki:
Mondragón 1 – 0 Beasain
Infantilen 1. Maila:
Beasain 2 – 3 Euskalduna (David , Einar)
Alebin errendimendua:
Beasain 4 – 3 Danena (Unax -2-, Mattin, Gaizka)