ALBISTEAK

GARAIPEN ONA ANAITASUNAREN AURKA

3.RFEF: Beasain 3 – 1 Anaitasuna

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3 – 1 Anaitasuna 

Arratsalde hotza Loinazen eta are eta hotzagoa bihurtu zen bosgarren minutuan Jonma bagoilari ohiak Anaitasuna aurretik jarri zuenean markagailuan.

Bagoilarien nagusitasun hutsalak ez zuen aurkitzen kanpotarren aterainoko bidea, eta aurkitzen zuenean, azken pasean edo errematean ez zuen asmatu harik eta atsedenaldiaren atarian, 45. minutuan, Eneko Lizasok berdinketaren gola sartu zuen arte.

Bigarren zatian etxekoak ziren nagusi. Bigarren gola 20. minutura arte ez zen iritsi. Orduan, Borjaren presio onari esker, Eneko Lizasok baloia berreskuratu zuen eta bikain gidatu zuen baloia sareetara bidaliz.

Beste akats larri baten ondoren, Gelbenek asmatu eta Anaiko aurrelariaren hutsak berdinketatik libratu gintuen. Hurrengo jokaldian, 72. minutuan, Borjak banakako jokaldian 3-1ekoa jarri zuen.

Beste garaipen bat bigarren postuan jarraitzeko orain Vitoria liderrarengandik 7 puntura. Hirugarren sailkatua den Portugaleterekin 7 puntuko abantaila mantentzen dugu eta playoffetatik kanpo dagoen lehen taldearekiko tartea hamabost puntukoa da jada. Hurrengo jardunaldian Deriora joango gara.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 1 – 4 U.D.A (Rojo -penalti-)

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 2 – 4 Eibar (Xabat -2-)

Jubenilen Gorengoen Maila:

Urki 3 – 3 Beasain (Miteku -2-, Xanet)

Jubenilen Gorengoen Maila: Urki 3 – 3 Beasain

Kadeteen Ohorezko Maila:

Zumaiako 1 – 5 Beasain (Lier -2-, Nico -2-, Alex)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 2 – 2 Amaikak bat (Markel Zurutuza, Arri Barriocanal)

Infantil Handi:

Beasain 2 – 1 Amaikak bat (Unax -2-)

Infantil Txiki:

Orioko 1 – 3 Beasain  (Adei, Markel Cuervo, Eki Martin)

Infantilen 1º maila:

Billabona 0 – +5 Beasain