ALBISTEAK

PUNTU BAT GEHIAGO IBAIONDON

Jubenilen Gorengoen Maila: Beasain 3 – 1 Idiazabal

3. RFEF IV. multzoa: Derio 0-0 Beasain

Jakina zen larunbat arratsaldean Ibaiondon jokatu beharreko norgehiagoka oso zaila izango zela, Derio sei partida jarraian porrota ezagutu gabe zetorrelako neurketara.

Lehen zati parekatu baten ondoren, atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago arazo larri bat iritsi zen bagoneroentzat, Eguren erdiko atzelaria galdu zuten txartel hori bikoitzagatik. Horren ondorioz, entrenatzaileak taldearen egitura aldatu behar izan zuen atsedenaldian, eta jokalari bat gutxiagorekin jokatzera egokitu bigarren zati osoan.

Baina bigarren erdian, 66. minutuan, etxekoak izan ziren jokalari bat ere galdu zutenak bigarren txartel horia atera ziotelako. Gureak saiatu ziren, baina ez zuten gola sartzea lortu eta hasierako huts eta hutsekoarekin bukatu genuen partida.

Gasteizen, Vitoriak Alavesen bigarren taldearen aurka lortutako garaipenaren ondoren, bederatzi puntukoa da berriz ere Beasainek liderrarekiko duen desabantaila. Hala ere, Urdulizen zelaian galdu zuen Portugalete hirugarren sailkatuarekiko aldea zortzi puntura handitu da. Playoffetako postuetan ez egotea ezartzen duen bosgarren sailkatuarekiko aldea 13 puntukoa da. Hori horrela, badirudi taldeak gertu duela postu horietan bere presentzia ziurtatzeko aukera.

Partida handia hurrengoa Loinatzen jokatuko dena Portugaleteren aurka. Garaipenak bigarren postua ia ziurtatuko luke eta honekin zelaiaren faktorea alde izango genuke playoffetan.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Bergara 2-2 Beasain (Nazabal, Adrian -penalti-)

Jubenilen Nazional Liga:

R. Sociedad +5-0 Beasain

Jubenilen Gorengoen Maila:

Beasain 3 – 1 Idiazabal (Mireku -2-, Aretxaga)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 3–1 Lagun Onak (Nico, Markel Lasa, Ugaitz)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Hernani 3–5Beasain (-defensa en pp-, Julen, Barrio, Xabi, Garro)

Kadeteen Gorengoen Maila

Infantil Handi:

Zarautz 2–2 Beasain (Alex-2-)

Infantil Txiki:  

Beasain 3–0 Lazkao (Adei Arana, Unax Arizmendi, Inhar Garmendia)

Infantil 1. Maila:

Beasain 2–1 Lazkao (Einar Bruno, Axier Martin)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.