ALBISTEAK

Beasain Kirol Elkarteak bere masa sozialaren laguntza eskatu du

Egiturazko gastuek behartuta, urteko kuota kobratuko die bazkideei, eta gastu finkoaren zati proportzionala jokalariei.

Osasun-krisiak zalantza eragin arren, talde guztien entrenamenduak hasi dira.

besain k.e.

Covid 19ak bete-betean eragiten jarraitzen du klubaren egunerokotasunean eta ohiko jardueren garapenean; bai kirol mailan, bai arlo ekonomikoan. Ahal den neurrian eta federazioaren eta osasun agintarien irizpideak jarraituz, Beasain KEak talde guztien entrenamenduekin eta Futbol Eskolarekin jarraitzen du. Hirugarren mailako taldearen eta
jubenil nazionalaren kasuan, euren ligetan lehiatzen eta euren partidak erregulartasunez jokatzen ari dira.

Hartu beharreko erabakiak

Estamentu ezberdinen artean egindako ahalegin guztiaren ondorioz, klubak aurrera jarraitzen du bere jardueretan, nahiz eta gaur egungo egoerak eragozpenak sortzen dituen. Hala ere, horrek klubaren egiturak eragindako gastu finko eta ohikoei aurre egitea eskatzen du eta horretarako ezinbestekoa da Beasain Kirol Elkartea inguratzen duen masa sozialaren laguntza eta lankidetza. Azaldutakoaren ondorioz, eta egoera ekonomikoari dagokionez, zuzendaritza-batzordeak neurri hauek hartu behar izan ditu:

  1. Futbol Eskola. Kuota kobratzen da, baina denboraldi amaieran egin gabeko jardueraren zati proportzionala itzuliko da.
  2. Jokalariak/Gurasoak. Kopuru bat kobratuko da (zehaztu gabe) klubaren gastu finkoei aurre egin ahal izateko.
  3. Abonatuak. Urteko kuota kobratuko da eta bazkide guztiei gure klubaren etorkizuna bermatzeko egindako ahalegina eskertzen da.

Hirugarren mailako partiden zuzeneko emanaldia

Kirol amateurra, oro har, jasaten ari den egoera zailak kirol-instalazioak publikoarentzat ixtera behartu du. Ondorioz, zaleek ezin izan dute bere taldeaz gozatu zuzenean zelaian. Zentzu horretan, zuzendaritzak ahalegin berezia egin du hirugarren mailako taldeak Loinazen jokatzen dituen partidak zuzenean pantailetan emateko behar dituen azpiegituraz hornitzeko. Hori dela eta, Beasain KEren ​ youtubeko ​ kanalaren bidez, klub bagoitarrak etxean jokatzen dituen norgehiagokak ematen ari dira. Sare sozialen eta hedabideen lan ordainezinaren bidez, zuzenean emango diren partiden ordutegiak zabalduko dira, horrela, beasaindar zale guztiek taldeaz pantailan gozatzen jarraitu ahal izateko.

Era berean, herriko ostalaritza-establezimenduei deia egiten zaie euren telebistetan Beasain Kirol Elkartearen Youtubeko kanala sintoniza dezaten partida egunetan.